'Tutto Verdi' kontzertura irteera (Lekeitio)
Irailaren 24an, Bilboko Euskalduna jauregian eskainiko duten Tutto Verdi kontzertura joateko irteera antolatu da Lekeitioko Udala eta Bilboko ABAO-ren eskutik. Nagusientzako sarrera 38 euroren trukean eskuratu ahalko da eta gazteena, 35 urtera arte 20 eurotan. Kontzertua ikustera joateko autobusa egongo da Lekeitiotik. Izena emateko: admonc@abao.org helbidera idatzi edo 682 45 31 25 zenbakira deitu behar da.