Udal aurrekontuei buruzko parte hartzea saioa (Munitibar)
Munitibarko Udalak herritarren iritziak eta ekarpenak bildu nahi ditu udal aurrekontuak osatzeko, eta horretarako parte hartze saioa egingo dute. Hain zuzen, abenduaren amaieran pandemiaren bilakaeraren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten, eta orain egitea erabaki dute. 2021eko udal aurrekontuei buruzko batzarra egingo dute zapatuan [martxoak 13], 12:30etik aurrera, udal aretoan. Saioan telematikoki parte hartzeko aukera egongo da esteka honen bidez: https://meet.jit.si/aurrekontuak2021