Umorezko bakarrizketak (Markina-Xemein)
Markina-Xemein. Umore bakarrizketak antolatu dituzte azaroaren 8rako (domeka), 19.00ean, Uhagon Kulturgunean. Antton Telleria, Asier K eta Beñat Iturbe izango dira kulturgunea barre algaraz beteko dutenak. Sarrerak 7 euroren truke eskuratu daitezke, bazkideek, aldiz, 5 euroren truke.