VI. Jose Mari Naberan herri krosa (Ondarroa)
Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatuta VI. Jose Mari Naberan herri krosa egongo da Ondarroan urtarrilaren 25ean [zapatua]. Lasterketa inklusiboa helburu izanik, hiru ibilbide egongo dira: handia, ertaina eta txikia. Handiak 10 kilometro eta 5 kilometro izango ditu, ertainak 600 metro, eta txikiak 150 metro. www.kirolprobak.com weborrian eman beharko da izena, eta epea urtarrilaren 24ko [barikua] 00:00etan bukatuko da.