XIII. Lea-Artibai Rallye
XIII. Lea-Artibai Rallye, maiatzaren 2an eta 3an.
Markina-Xemeinetik Aulesti arteko 4,6 kilometrokoa eta Munitibarretik Ziortza-Bolibarrara artekoa 7 kilometrokoa. Lehen autoa 19:45ean aterakoa da beheranzko ordena jarraituta eta 20:00etan hasiko dute bigarren bidea. Gehienetan lehen autoa atera baino ordubete lehenago itxiko dituzte errepideak.
Zapatuan, 09:00etatik aurrera Ondarroa-Mendexa-Lekeitioko 10,87 kilometrokoa egingo dute eta 09:38an hasiko dira Gizaburuaga eta Ispaster arteko 6,74 kilometroko bidea egiten. Bazkalostean, Amoroto eta Markina-Xemein arteko 9,6 kilometroko ibilbidea eta Eibar eta Etxebarria artekoa.