XIV. Lea-Artibai Rallye (Markina-Xemein)
Lea-Artibai. Kastinparro Racing taldeak antolatuta, XIV. Lea-Artibai Rallye lasterketa egingo dute maiatzaren 1ean (barikua) eta maiatzaren 2an (zapatua).
Hurrengo hau da egitaraua:
Maiatzak 1, barikua.
19:00. Irteera ekitaldia: Autoak eta taldea hurbiletik ikusteko aukera egongo da Markina-Xemeinen.
Maiatzak 2, zapatua. Lasterketa eguna.
09:00/11:35. TC 1-3: Berriatua – Mendexa – Lekeitio.
09:35/12:10. TC 2-4: Gizaburuaga – Ispaster.
15:40/18:08. TC 5-7: Markina-Xemein – Aulesti – Munitibar – Ziortza-Bolibar.
16:38/19:06. TC 6-8: Arrate – Etxebarria.