Zaintzaileentzako mindfulness tailerrean izen ematea (Lea Ibarra)
Lea Ibarra. Mindfulness tailerra antolatu dute zaintza lanetan dabiltzan senide eta langileentzako, azaroaren 16an (16:00-19:00), azaroaren 23an (16:00-19:00) eta azaroaren 30ean (16:00-18:00) (astelehenak), Gizaburuagako Udaletxeko aretoan. Izena Lea Ibarreko Mankomunazgoan eman daiteke, baita 94- 684 29 63 telefono zenbakira deituta edo norberaren herriko udaletxean jakinaraziz.