Zinema tailerra (Ispaster)
Ispaster. Zapatuan [apirilak 18] Zinema tailerra ospatuko da Ispasterrren, 10:30etatik 13:30ra arte. Margoak, tintak eta elementu naturalak erabiliz, 16mmko pelikulan eta argazki diapositibetan zuzenean margotuko dute, kolorearekin eta formekin jolastuz. Sortutako irudiekin film kolektibo bat osatuko dute, saioaren bukaeran proiektore analogikoan ikusteko aukerarekin. Iñigo Egiluz aretoan egingo da tailerra, 7-12 urte bitarteko haurrentzat bideratuta egongo da eta antolakuntzatik hamaiketakoa eramatea gomendatzen dute.