Orio izan da azkarrena, eta atzetik jarraitu dio Tolosaldeak. Donostiak bi ordezkari izango ditu Kontxan: Donostiarrak eta Arraun Lagunak. Hasiera batean Zarautzek txartela lortu badu ere, arau hausteak medio, Zumaiarentzako izan da zazpigarren postua.
Ingalaterrako Nottingham hirian lehiatuko da Munduko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa. Atzo [irailak 2] heldu ziren Mutriku Sokatira Taldeko kirolariak Nottinghamera, eta gaur pisaketak egin ostean, bihar hasiko dute lehia.
Lea Ibarra pilota elkarteko aulestiarrak eta munitibartarrak Belgikako Ath hirian lehiatuko dute bihartik [irailak 4] zapatura [irailak 6].
Urreisti eta Del Rio hartu zituzten mendean zapatuko [abuztuak 30] finalean. Arrasate eta Argoitia II.a nagusitu dira atariko gazteen partidan.
Eusko Label Ligako XLI. Ondarroako Bandera irabazi du Oriok, eta 176 punturekin bideratuta utzi dute liga. Donostia Arraun Lagunak, berriz, Euskotren Ligan txapeldun.
Azkia Pilota Taldeak esku pilota jaialdia antolatu du uztailaren 21erako [astelehena]. Sarrerak Zubixa, Zubiaram eta Loretxu tabernetan daude salgai, bost euroren truke.
Markina-Xemeinek gazte mailako Bizkaiko Itzuliaren lehen etapa hartu du, eta Cafes BaquƩ etxeko Alvaro Sansano izan da bizkorrena.