Barandiaran Kultur Aretoa
Lekeitioko Barandiaran aretoa kulturarako ekipamendua izan da azken urteetan, eta izaten jarraitzen du. Erakusketa gela ezin hobea izatetik aparte, erabilera anitzeko gela bilakatu zen kulturari lotuta egon zen sasoian: formatu txikiko antzerkia, ipuin kontalariak, kontzertu akustikoak, hitzaldiak…
Hala ere, pandemia heldu zenean, 2020an, egoerari egokitzeko udaletxerako harrera-gela moduan erabiltzea erabaki zuen udalak, segurtasun-, irisgarritasun- eta erosotasun- arrazoiak argudiatuta. Hartara, zegokion zeregina ondo bete zuen coronavirusak iraun zuen bitartean.
Edozein modutan, ondo dakigunez gero, pandemia aspaldi desagertu zen, baina gaur egun Lekeitioko kultura COVIDaren garaiko ondorioak jasaten ari da, Barandiaran aretoak udal harrera–bulego izaten segitzen duelako.
Baina informazio bila hasita, Udal webgunean zein Google-n (2026ko iraila) Barandiaran aretoa idatziz gero, zera agertzen da: “Kultura / Barandiaran Aretoa / Helbidea: Independentziaren enparantza…
Dudarik ez daukagu Barandiaran Lekeitioko Kulturarako ezinbestekoa den aretoa dela. Mesedez, itzuli diezaiogun Barandiaran aretoa Lekeitioko Kulturari.