Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Beloak, maskarilak eta beste

Alex Zubia Alex Zubia
2020/05/14

Nork esango zuen, orain denok aurpegia estalita daroagula gure joan-etorrietan, duela ez hainbeste denborako eztabaida eta argudioak antzu geratuko zirenik. Atzean geratzeagatik Athletic-Erreala finala ere iraganean geratu zen etorkizunera begira.

Busturialdean ez zuen indar askorik izan aurpegia estaltzearen inguruko eztabaidak, inork mahai gainean jarri ez zuelako, agian. Baina Euskal Herrian bertan, Iparraldean, Frantziako estatuak ezarritako debekuak izan zuen eragina; hots, hala nahi zuten musulman neskek ezin zuten beloa jantzi eskolara joateko. Austria, Holanda… herrialde ezberdinetan eztabaida bizi-bizia izan zen. Baita gobernatzen gaituen Madrileko eskoletan, non gobernu autonomikoak eskolek beloa debekatzea erabaki dezaketen.

Iazko berriak dira; urte bete ere ez daukate, batzuk iazko udarakoak. Gogoratzen duzue? Oraindik elkar besarkatu, barre egin, muxukatu, lepokoak eman… naturaltasun osoz egiten genuen aurreko udako berriak.

Espainiako estatuko espetxeetan ere eman zen beloaren erabakirik, segurtasun arazoak medio. Badakizue, esate baterako 400 emakumezko espetxe batean batek beloa badarama, gartzeleroentzat identifikazio arazoak sortu ditzake; hau da, errezagoa da Non dago Wally jolasa asmatzea, patio itxi batean preso dauden emakume guztien artean batek beloa eraman eta hori nor den jakitea baino.

Orain, eskoletan klaseak hastekotan dira, batzuk 18an, datorren astelehenean, eta zer eta ikasleak maskarillaz jantzita joan behar dute. Lehen ezinezkoa, onartezina, Europako oinarri santuen kontrako zerbait zen aurpegia estalita eroatea. Eta orain, orain ez, aurpegia maskarila batekin estalita eramatea Europako baloreen erakusgai da.
Kaleetan ere, lehen mozal legearekin segurtasunaren kontrako atentatu larria zena, aurpegia estalita eramatea, hori antisistemek eta antzekoek besterik ez zuten egiten; orain, berriro diot, orain poliziak gu denok aurpegia estalita eroatea bermatuko dute.

Bitartean gure lehendakarietatik batek gu denok txintxo-txintxo uztailean botoa ematera joatea nahi du. Aurpegia estalita osasuna bermatzeko edo estali gabe botaketen garbitasuna bermatzeko, lehendakari, that’s the question.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.