Betiko anormalidadea
Ondo etorri normalidade barrira! Ondo etorri gel hidroalkoholiko eta mosukoen (izen hau be nok asmatu ete deu!!!) normalidade barrira. Normalidade barri hori zein, derrigorrezkoa da dendetara mosukoa ipinita dekozula sartzea. Normalidade barri hori zein, distantzia soziala, 1,5 metro horrek gordetzea nahiaezkoa dan… Normalidade barri hori zein, lagun edo familiarteko bateri besarkada bat edo mosu bi kalean emotea txarto begiratu gagiesan motibo bihurtu dan… Normalidade barri hori zein igual deutso Ordizia moduko herri baten biztanlegoan %10 konfinatute egotea hauteskundiek bardin bardin ein ahal direna…
Edo Normalidade zaharra esan beharko? Ze… nahiz eta gauza batzuk aldatu diren, lehengo horretan jarraitzen dogula iruditzen jat niri. Normalidade zahar hori zein, enpresario eta enpresa handiek, egoera honetaz baliatzen diren ERTEak aplikatu eta kaleratze merkeak lortzeko. Normalidade zahar hori zein, lehendakarixe dendari txiki eta komertzio txikien egoera itogarrixe baliatuz, gerora eskasean geratuko diren promesa antzuek eiten doan Mesias salbatzailea balitz lez… Normalidade zahar hori zein Joaquin eta Albertok, Zaldibarko zabortegiko lurren pean jarraitzen dabena…Normalidade zahar hori zein jende talde batek autobus gidari bat jipoitu ahal daben mosukoa (parkatu, ezin dot berba honegaz) maskarilla ipinteko eskatzearren edo normalidade zahar hori, zein 17 urteko gazte batek beren bikotekidea larriki zauritzen daben labana bategaz beste batek ekintza hori mugikor bitartez grabetan daben bitartien… Portzierto, normalidade zahar hau zein parekide diren kutxazain edo kajero bateri su emotien zigorra eta bikotekide edo beste persona bat hiltziena.
Nik argi dekot…ez gagoz ezta normalidade barri baten ezta normalidade zahar baten. Betiko ANORMALIDADIEN gagoz. Sasoak sasoi, garaiak garai eta aroak aro… naturak animalixek egokitzera eta superbibentziara derrigortzen dabezan moduen, geu be egokitzapen horretara derrigortute gagoz. Baña niretzat, ez da ezer aldatu… Indartsuenak biziraungo dabe eta ahulenak joango dire.
Egun eder bat igaro eta zoriontsu bizi. Gora kopak eta biba gu!