Ederra da bizitzea
Bizixen ziher danok paseu doguz momentu txarrak. Batzuk beste batzuk baño gehixau eta batzuk beste batzuk baño txarrauak. Egixe esan ez dot uste iñor sortu danik mundu honetara sufrimendurako berezko dohai berezi bategaz. Danok sufritzen dogu gure eran. Danok dekoguz gure ahulezi eta gure ahulezi-egunek.
Hau kontuten eukite, batzuk beste batzuk baño sentiberagoak garela esandakoan ez dot uste iñor harrituko danik. Beti izen da holan. Lehen, sentiberatasun hori eukona, «marikita» legez hartzen zan. Zorionez, garaixek aldatu dire eta kalifikatibo ezegoki horrek desagertzen joan dire. Baña esaten neban lez… Bada sentiberatasun sensibleago bat deukona. Besarkada zaleago dana edo mosu zaleagoa. Berba eginkeran kontaktua atsegin dabena eta laztana berea deukona. Eta apur bat ezagutzen nabenek, jakingo dabe, neurri handi baten, nik, deskribatutako jarrera eta izakera asko deukodazala.
Horregaitik akaso, azken urteotan, Julio Sotorenganako hurbiltasun eta afinidade berezi bat sentidu izan dot. Askok ez dabe zertaz nabilen jakingo baño urte batzuk direla, Juliok anaia galdu eban kotxe istripu baten. Egun gitxiren buruan Nafarroako bertsolari txapelketako finala irabazi eta txapela anaiari eskeini eutzon. Bi urteren buruan, barriz jantzi eban txapela eta txapel ha ama eta aitari eskeini eutzen, baña niri final haretako bakarkako bat iltzatu jatan. Zelan deskribitu eban buruaz beste egitera trenbidera joan zan «bere buruaren egoera», bere anaitaz gogoratuz… sentimendu errealez osotutako bertsoak zirela iruditu jatan, eta seguru bateri baño gehiagori ere bai.
Azkenik, aurten jantzi daben Nafarroako bertsolari txapelketako txapeldunaren azken agurrean, bizitza zelakoa dan deskribatu dau ederto baten. Zuen baimenagaz transkribitu eingo dot azken agur hori. «Ez da uste bezain zaila zoriona aurkitzea/ besteei pakea eman, zein norberak sentitzea./ Baldintza derrigorra da, orainean gelditzea…/Burua atzoan edo, geroan ez ipintzea./Nahiz gertatu gozatzea bezelaxe sufritzea,/ ondoan norbait sortzea…ondoan norbait hiltzea,/Nahiz gertatu gozatzea bezelaxesufritzea,/bere poz eta bere min, ederra da bizitzea!».
Ez dot imagiñau gura Julio Sotok bizi izandakoa anaiaren galeragaz. Bakotxak gauzak norbere erara sufriduten doguz. Batzuk gehiago afektetan gaitu eta beste batzuk izotzezkoak, iceberg-a emoten dabe. Baña depresiño bat igaro daben batek diñotzue, horretatik urtetan dabenien batek, Juliori transkribidu deutsadan bertso horregaz guztiz bat eiten dabela.