Emakumeak: bigarren mailako kirolariak 'El Correo'-ren ustez
El Correo egunkarian Zorrotzaurreko irlari lehen bira estropadako albistea jaso den modua salatzeko idatzitako komunikatua da hau.
Gu Ondarroako emakume arraunlariak gara, egunero entrenatu eta estropadetan parte hartzen dugunak, gure elkarteko gizonek bezala. Hau dela eta, ez dugu ulertzen komunikazio medioetan emakume arraunlariei ematen zaien bigarren mailako trataera. Trataera zerbait esateagatik, emakumeen egindako estropada bi lerrotan landu baitzen. Ez izenburuan, ez kronikan, ez argazkian, ez inon. Argi dago arraunean gabiltzan emakumeen lana ez dela zerbait garrantzitsua Julen Esunza kazetariarentzat.
Askotan gertatzen den bezala, arraunaz hitz egitean, arraun maskulinoaz mintzatzen baita, emakumeenari «arraun femenino» lekua eskainiz, honen arrazoi bakarra emakumeak garela izanik. Ez gara ez bigarren mailako hiritarrak, ezta bigarren mailako kirolariak. Hau dela eta, El Correo-ri eskatzen diogu albiste hori ezabatu eta hemendik aurrera emakume kirolariak merezi duten lekuan kokatzea.
Mespretxu hauek onartezinak direlako: Aupa emakume kirolariak!
–Naroa Garamendi, Eider Badiola eta Oihana Goikoetxea. Ondarroako emakumeen traineruaren izenean.