Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Gabonak datoz

Alex Zubia Alex Zubia
2021/12/09

Zuetariko nonor oraindik ez bada horretaz jabetu, laster batean Gabonak datoz. Hala adierazi digute herrietako gabon argien pizteak; hala adierazi digu Korte Ingelesak; hala adierazi digu Amazonek; hala adierazi digu Osakidetzak… hala adierazi digu Sarek.

Aste pare bat falta diren arren milioika bonbilatxo ari dira munduan dir-dirka Gabonak datozela iragarriz. «Ei, Gabonak datoz, egin erosketak» ñir-ñir eginez adierazten dute.

Argitxoen ñir-ñirra beste, txanponen klink-klink birtualak entzuten dira, gero eta gehiago da erosketak plastiko bitartez egiten dituztenak: errezago, merkeago, erosoago… bankuentzat diru gehiago…

Ez gaitezen tronpatu, Gabonen erlijio, familia, zoriontasun, ospakizun ikuspegiaren gainetik, Gabonak erosketen egunak dira. Saltzaileek, saltzaile handiek, saltzeko arrazoiak topatzen dituzte beti. Orain Gabonak dira, gero Aste Saindua, Aitaren, Amaren eta Espiritu Saintuaren eguna… Zerbaiten «eguna» behar dute erosketa konpultsiboa egiten dugunean errudun sentimendurik ez izateko.

Gabon egunak datoz eta milaka, milioka pertsona izango dira hara eta hona gabon oporretan, etxekoengatik hurbilago egon guran. Batzuk birtualki egingo dute bidaia, ezintasuna edo beldurra direla medio.

Ez dira egun arruntak. «Gabon espirituaren» kontra daudenek ere ez dituzte normaltzat hartzen egun hauek. Gabonetatik alde egiteko oporretan joaten dira Gabonak ospatzen diren beste toki batzuetara! Nola egingo duzu ihes Gabonetatik ba. Ezinezkoa da, toki guztietan dago.

Gabonak datoz eta ez ei dira Gabon normalak izango aurten ere. Normalak ez izateak ez du zoriontsuak ez izateak esan nahi inolaz ere. Zoriontasuna bakoitzak landu behar bai du, ez dator korte ingeleseko argietan edota Amazon Prime furgonetan sartuta, iragarkiak ikusita hala ematen badu ere.

Aurtengo Gabonak, berriz ere, ez ei dira normalak izango. Baina zera, zer izango dira Gabon normalak etxekoa 30 urtetan preso duenarentzat esate baterako?

Gabonak dira eta neuk neure neurrian ospatuko ditut, baina ez ditzagun gure herriarengatik, gugatik, lau horma artean daudenak ahaztu.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.