Lekeitioko HHIren egoitzaren egoera
Lekeitioko Helduen Hezkuntzako zuzendaritzatik honako hau adierazi nahi dugu:
Lehenengo eta behin, aipatzea, bat egiten dugula martxoaren 23an herriko hainbat taldek antolatutako konzentrazioan etxebizitza duin bat izateko eskubidearen aldeko aldarrikapenarekin. Guztiz zilegia iruditu arren, gure zentroak ordezkaririk ez bidaltzea erabaki zuen, beraz, ez geunden ordezkatuta konzentrazio horretan.
HHko egoitzaren egoera benetan eskasa da Lekeitio eta inguruko ikasleei erantzun egoki bat emateko. Baina irtenbide bat aurkitzeko udaleko ordezkariekin behin baino gehiagotan batzartu gara. Gure aldarrikapenak udalari zuzenean egin dizkiogu, ikastetxe publikoa izanda, konponbide bat aurkitzea berari dagokiolako.
Udaleko ordezkariekin izandako bilera batean (2018ko hasieran) HHIko egoitza alboan dagoen pisua irtenbide bat izan ahal zela komentatu genuenean, pisua hutsik zegoen. Ez zen inor bertan bizi. Bestaldetik, udalak, jakin badaki, guretzat hau behin-behineko konponbidea dela eta gure aldarrikapena leku finko eta duin bat izatea dela, gure ikasleek behar dituzten beharrei erantzun egokia eman ahal izateko.
Pablo Fernandez. Lekeitioko HHIren zuzendaria.