Izar gorri barri bat
Zure nahixe, geure borroki, gure nahixe, zeure borroki. Holantxen hasi dou mingarrixei etxen gaskun mezu.
Erreferenti ixan za gutzat, herrixantzat, politikoki eta pertsona morun. Urtik diz geureratu ziñana, Iñake. Urtik herri hau justuaua ixateko erabakixe hartu zendunetik. Herri hau justuaua etxeko bidi hartu zendunetik. Ixileko biharrin beti eta arlo ezberdinetan.
Ofizixoz irakasli, hezkuntzatik einddako biharra lan-kide eta ikasle askorek eukiko dabe gogun.
Emakumintzat erreferente, biharrin, albun, beti bidi iraitxen. Atzetik gentozen eta datozen guztiai inddarra emoten.
Mendixaz gozaten erakutsizu. Munduko hainbat txokotan eta altura handixetan bixitxako guzti hori ingurure ekarten zenduen, geuri be amesteko tarte bat oparitzeko.
Eta herri honen zapalketin arpeirik krudelenak bixi ixan dozuz. Ingurukun erailketak, atxiloketak, torturak, kartzelaratzik eta urte luzitako dispertsinoik zeharkatzen gaitxue.
Bide gogor horretan, hortxe euki zatxuau, kide eta babesle. Senide eta lagun. Etxeraten motorra ixan za gutzako. Preso eta iheslaxan etxeratzin aldeko bidin be erreferente. Momentoik eta gogorrenetan irakaspen handixak emon doskune. Eskerrik asko, Iñake. Bixitxi maitxatzen erakutsizu.
Zure nahixe, geure borroki. Gure nahixe, zeure borroki. Euskal preso eta iheslaxak etxea.
Besarkada handi bat etxekuai eta hurrekuai.
Zerure beatu eta izar gorri bat gehixa, ZEU, IÑAKE.
–Mirari Beitia eta Iñigo Badiola, Ondarruko Etxeraten izenean.