Lujoa
Ez dau egunik, kaletik noala, baten batek nire jatekoeri edo nire edatekoeri buruzko komentariorik egiten ez deustanik. Sare sozialetan jartzen dodazan argizkixek, asko eta askori inbidixe sortzen deutso. Esan biher dot horretarako erabiltzen dodazala batipat sare sozialak. Zer eingo deutsat nire debilidadie hori bada? Beste batzuk marka garestiko prakak janzten dabez. Edo kotxe garestixek erosi. Edo munduko leku exotikoenetara bidaiatu. Nik, bizio, jana eta edana dodaz. Ahal dodanien etxien eta ahal dodanien kanpoan.
Askoren ustez, kanpoan jan eta ardau goxoak edatie lujo edo ondo bizitzien islada da antza. Nire bikote izendakoak be, askotan aurpegiratu eustan ia zelan ez dekodan pisue ordaindute dekodazan diru sarrerakaz. Urte batzutan garrikoa iztutu ezkero eindje legokeela. Baña nik gurau dot egunez egun ondo bizi. Hainbat zutabetan ein deutsat keinu bizitza efimero honeri. Eta hori da gaur egun be nire pentsamoldie. Bizixe atzamar artetik hondar aliek eskapetan jakuzelez eskapetan jakule eta momentuek gehixen gustetan jatzuna eiten aprobetxeu biher direla. Batak hondartzan pasietan paseuko deu, beste batek surf eiten, edo parapente, edo bidaiatzen, edo ordenagailu garestixekaz… Ni zoriontsu naz terraza baten jesarritxe, nire ardautxu eta nire pintxotxue janez. Eta nigaz dagozanak maite badodaz, gonbidatu eingo dodaz. Ia… ez naz txotxolo bat bez. Ez dot nire dirue bestiengan gasteko, baña… lagun bigaz bazkaltzen banoa, eta gogoa badekot, zerba ez gonbidatu? Edo terraza baten gustora bagauz eta perzebe batzuk gura badoguz… zegaitxik ez emon kapritxo hori?
Baña askorentzat hori ondo bizitzie da! Hori lujoa da! Konfinamendu sasoan be, izekogaz eztabaida bat euki neban…Berak esaten eustan jente askok ezin ebazala nik hartu nebazan kapritxoak permitidu eta mindute sentidu ahalko zala. Nire irakurketie eta argudioa beste ildo batetik joan ziren baña… Jente askok konfinamendue familixegaz, semiekaz, gurasoakaz paseu deu… niretzat hori zan inbidiagarrixe.
Gure amak bizi osoa pasau eban biharko egunerako aurreztu eta planak eiten… «jubiletan nazenien hau eroskot»… «jubiletan nazenien hau eingot»… «jubiletan nazenien hara bidaiatuko dot»… Eta beren ametsak bete barik joan zan. Horregaitxik, ni «ondo» bizi banaz, momentue bizi dodalako da, baña ez ahaztu, inbidixe nik dekotsuedala gurasoakaz pasietan ikusten zaitzuedanori… edo kafe bat hartzen terrazan… edo oporretan batera…Hori da ondo bizitzie! Hori da benetako lujoa!