Martxoak 8
Lea-Artibaiko Itaiako kideok martxoaren 8an Lekeition eta Ondarroan egingo diren manifestazioetara gerturatzeko deialdia luzatu nahi dizuegu.
Ingurura begiratzea besterik ez da behar konturatzeko nola areagotu diren egunerokotasunean ematen diren erasoak, nola emakume langileon lan baldintzak egunez egun geroz eta okerragoak bilakatzen diren, zaintza lanen lan karga noren gain jausten den, indarkeria matxistaren gorakada, hipersexualitatea, alderdi politikoen fartsa…
Behin ulertzen dugula ze funtzio betetzen duten hauek eta zergatik dauden geroz eta tresna ezberdin eta ugariago, emakumearen zapalkuntzaren gaindipenak, esplotazio eta zapalkuntzekin amaituko duen proposamen politiko bat garatu behar du, hau da, sozialismoa.
Gure betebeharra litzateke funtzio hori seinalatu eta proposamen ezberdinak garatzea egoera hau ahalbidetzen duten formekin amaitzeko. Emakume langileok kapitalak inposatu dizkigun kateetatik askatzeko forma bakarra Estatu Sozialista eraikitzea da, horretarako ezinbestekoa izanik komunismoaren eraikuntza helburu duen antolakuntza politikoa gorpuztea. Norabide horretan gaurdanik zapalkuntza forma ezberdinen aurka borrokatzeko antolatu behar gara.
–Alaitz Mendizabal. Lea-Artibai eta Mutrikuko Itaiaren izenean.