Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Mikel Iruskieta: 'Baina, zu ez zaude faltan'

2015/01/15
Larunbatean han izan ginen, Bilbon. Ordu bete lehenago joan ginen, inguruko tabernaren baten kafetxo bat hartzeko. Badakizue, gorputza epeltzeko, euria edo hotza egingo zuen beldurrez, oraindik gure buruetan aurrekoetan izandako hotz eta euriak gogoan. Ordu bete lehenago joan arren, metroa beteta zetorren eta aurreneko bagoira jo genuen leku bila. Erreta zegoen kafea irentsi eta Autonomia kalean denbora egiten hasi ginen. Bolondresei bina makiltxo argidun hartu genizkienean, oraindik egun-argia zegoen eta «mobilizazioa» hasi artean zaila gertatu zitzaigun apurtu gabe, osorik, gordetzea bi makiltxoak. Besterik ez zen entzuten, ez zen ikusten: makiltxo argidun apurtuak. Eskerrak «12 bat ordu iraungo zutela». Hasieran, hotz xamar ikusten nuen neure burua eta ondoko giroa; baina jendea bildu ahala eta makiltxo argidunekin ikusten genituen xelebrekeriek umore puntua eman zioten arratsalde iluntzeari. Gero, Mirentxineko gidarien fokuak bidea argitu eta zabaldu zuten. Horren ostean, lau bat senidek argimutil banarekin gure bihotzak unkitu eta atzetik zetozten senide zapi zuridun andanari txalo zaparrada egiterakoan, eskuak bero-berotu egin genituen. Ordurako, bero zegoen megafoniako mutil esataria. Animatuta. Pozik. Kontent. Bukaerarako, inoiz baino gusturago egon nintzen eta, zer nahi duzue esatea, ba, ez nuen inor faltan izan. Ni han bainengoen. Ez nengoen sobran. Ez horixe! Ordutik hona, abokatuak atxilo hartu; LAB sindikatuko atea apurtu eta diru-sakuak (tartean geuk emandako sosak) lapur-mozorro eta guzti eraman. Batzuk kalera eta besteak kartzelara: azken horiek «terrorismorik gabeko terrorismoa gorespena egin izanagatik». Orobat, Europako jurisprudentziari ere kontra egiten diote eta, horretan arrazoia du nire lagunak dionean solitarioan ere tranpa egiten diola euren buruari, bai espainiar gobernuak, bai espainiar judikaturak ere. Nire lagunak sarritan ahotan duen hau ere ikusten dut gero eta argiago: «Gogorrago zigortuko zaituztegu (euskaldunoz ari direnean espaniar epaileak), zigortzeko geure legeak ere betetzen ez ditugula erakusten badizuegu. Aizue, (orain berain artean) nola errespetatuko ditugu, ba, gauzeztan hauek, abokatu terroristak, diruzain terroristak, terrorista terroristak. Tira, ba, Europako argiei begira egoteak erakusten dit zeinen ilun dagoen bidea, baina era berean erakusten dit zeinen garrantzitsuak diren kanpoko argiak. Eta uste dut, sinetsita nago, ez dagoela bakearen etsaiak argiaz itsutzea baino beste biderik. Bai, baleee, flash moduko argiak dira, momentuan itsuaraztekoak eta kalte handirik egiten ez dutenak momentuan; baina abiadura handian dabilenari momentuko argiak kontrola galaraz diezaioke eta geldoegi dabilenari (ibili balebil) flash-argiak, bakearen aldeko, presoen aldeko eta giza eskubideen aldeko ezkutuko lan, ejem, neketsua zertan den erakutsiko du, ala ez? Argitu behar dugun hurrengo ortzia Donostiakoa da, ez da nolanahiko erronka, ez! Nik argi dut: haiek terroristak sartu, geuk euskal militanteak atera; eurek hura hustu, neuk hau ES89 3035 0012 77 0120111969 bete, eta zeuk? Now Euskal Herrira! Je suis basque!

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Rigoberta Menchu eta Shirin Ebadi Bakearen Nobel saridunak omenduko ditu Fair Saturday fundazioak Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Freedom Flotillak herritarren berotasuna jaso du Bilbon, Gazara abiatu baino lehen

Euskal Herria, Bizkaia

«Erreparazio publikoa» eskatu du Agirre alkateak Getxoko jauregiaren auzirako

Euskal Herria, Bizkaia

Epaileak artxibatu egin du Getxoko Irurak Bat jauregia eraisteagatik irekitako auzia

Ekonomia, Bizkaia

LHKren itzulpen zerbitzurik gabe egin dute Bizkaiko metalgintzako mahaiaren bilera

Plentziako Eskolako lau autobus zerbitzuetatik bi kenduko dituztela salatu dute gurasoek

Begoñako basilikaren 3Dko erreplika bat egin dute, indusketen emaitzak dokumentatzeko

Euskal Herria, Bizkaia

Errealitatea «desitxuratzen saiatzea» egotzi diote Gernikako gaztetxeko kideek alkateari

Euskal Herria, Bizkaia

Aurkitu dute joan den ortziraletik desagertua zen Barakaldoko gizona

Euskal Herria, Bizkaia

Gernikako Udalak ohartarazi du gaztetxeko kideek ordaindu egin beharko dutela liburutegi berriko lanak atzeratuz gero

Kultura, Bizkaia

Ia 490.000 bisitari izan ditu Guggenheim museoak ekainetik abuztura bitartean

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko metalgintzako mahaian hasiko da ELA lan itunak euskaraz negoziatzen

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.