Nire bidea sentituz iluntasunien ziher
“Nire bidea sentituz iluntasunean ziher, nire bihotz taupadek gidatute, ezin nei esan nire bidie nun amaituko dan edo nora eroango naben, baña badakit nun hasi.
Gaztieixe ein naz ulertzeko, amets baten bizi nazela… Bizixek atzien itziko nabela begixek zabaldu ezien… Bueno, hori ondo dau niretzat. Horregaitik, esnatu nagizu dana amaitu danien, jakintsuago eta zaharrago nazenien… Denpora guzti horretan nire burue aurkitu gurien ibili izango naz, ez nekixelako galdute nengola. Ez nenkixen galdute nengola.
Munduko pisu guztixe nire lepoan gain kargetan ahalegindu nintzen, baña esku bi baño ez dekoguz. Mundutik bidaiatzeko aukerarik izatie espero dot, nahiz eta ez dekodan planik eindje. Betirako gazte izan gura neuke, ez dekot begixek zarratzeko bilddurrik, bizixe munduentzako egiñiko jolas bat da eta maitasune da sarixe.
Horregaitik, esnatu nagizu dana amaitu danien, jakintsuago eta zaharrago nazenien… Denpora guzti horretan nire burue aurkitu gurien ibili izango naz, ez nekixelako galdute nengola. Ez nenkixen galdute nengola. Ez nekixen galdute nengola“.
Ez, ez da nirie. Igual baten batek antzemango eban, Avicii abeslarixen Wake Me Up abestixen letrie dala euskeraratute. Eta galdetuko dozue: «Eta hau? Ez da egongo euskeraz abesti politxik honek dekon letrie bezain esanguratsue dekona!». Ba seguru baietz, eta seguru asko dauzela. Baña hau nire zutabie da eta nik, niretik eta nire sentimenduetaz idazteko joerie dekodanez, lizentzi hori hartu izena parkatuko deustazue. Zegaitxik? Askotan sentidu izen nazelako holan. Galdute. Askotan pentseu izen dodalako, begixek zarratu eta dana paseu danien barriz itzartzie! Askotan saiatu izen nazelako arazo askon kargie nigan eroaten iñori laguntza eskatu barik eta azkenien karga horrek gane eiten bukatu. Askotan bilddur gara laguntzasune eskatzeko. Askotan bilddur gara gure bixotza zabaltzeko eta horrek ez deusku izten bizixe zukutu ahal beste zukutzen.
Ez noa esaten begixek zabaltzeko. Ez noa esaten karga hori zeuon bizkarren gain ez hartzeko. Ez noa esaten ez dekozuela eskubiderik galdute sentitzeko…Maitasune dala bixixek guretzat gordeta dekon sarixe da abestixek diñona. Ez da literalki hartu biher. Askotan, maitasune hartu eiten da baña beste askotan emon. Ze laguntasune eskatzerakoan, maitasune emoten gabiz pertsona zuzenari eskatzen badeutsagu. Maite gaituenak, heurengan konfidantza erakutsikeran maitatu sentiduko direlako. Eta maite gaituenek berba gogorrez aholkuren bat emoten badeuskue… ausnartu, heurentzako ez da izengo erreza hori esatie eta akaso, galdute ikusten gaituelako diñoskuelako.
Mosu handi bat eta besarkada bat, gora kopak eta zainddu! Biba zuek!