Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Normaltasun berria

Alex Zubia Alex Zubia
2020/07/23

Amaitu da HITZAn beste urte bat. Egutegi arruntean ez bezala, HITZAren egutegia irailetik uztailerakoa da, hamaika hilabeteko urtea da, hamaika gauza kontatzeko urtea. HITZurteko azken idatzi hau eta gero oporrak hartzen ditugu irailera arte.

Zuetariko asko ere oporretan egongo zarete edo oporrak hartzear, bidean ERTE batek jo eta bide bazterrean utzi ez bazaitu. Edota enpresa batzuetan «aldi baterako» langileekin egindako garbiketak –kaleratzeak– harrapatu ez bazaitu.

Horiek denak irailean zer gertatuko den zai: Lanik izango dut? Klaseak hasiko dira? Jantokiak egongo dira ikastetxeetan? Nire negozio txikia itxi beharko dut? Lanerako ezik konfinatuta egongo gara? Maite ditudanak besarkatu ahal izango ditut?

Normaltasun berria deritzote. Eta zer da normaltasun berria? Uste dut norbaitek asmatu eta modan jarri den hitz potolo bat besterik ez dela. Barkatu, bi hitz. Normaltasun. Berria.

Normaltasunean bizi gara, gero. Zoritxarrez normala, ohikoa, egin zaigu gauzak zertxobait okertzen direnean langileak kalera botatzea. Hitz gogorra ematen du, baina benetan hori da, kalera botatzea, behintzat berriz haren premia izan arte. Ez da Marxen aditu bat izan behar lan munduak nola funtzionatzen duen jakiteko. Etekina atera diezazukedan artean baliogarria, edo erabilgarria zara niretzat. Hainbeste etekin atera ezin dudanen, kalera.

Naturari dagokionez ere, tira, normaltasun berrian ekonomiaren egoera premia larrian dago eta ezin dugu ekologia, natura eta abarrak ekonomiaren premien gainetik jarri. Hau da, normaltasun zaharrean gertatzen zen bera. Hitzetan bai, ekonomia berdea, iraunkorra… Eta ez dabiltza oker hitzokin. Ekonomia berdea da, bai, 100 euroko biletearen berdea eta iraunkorra, joder iraunkorra dela, lehen eta orain aberatsak aberats diraute eta pobreek pobre.

Duela urteak, Berlingo harresia eta Sobietar Batasuna erori eta gero, «historia amaitu da» esan zuen hitz-potologo batek. Duela ez hainbeste urteko mundu mailako (mundu aberats jakina) krisi ekonomikoa gertatu zenean ekonomia «birpentsatu eta birformulatu» bota zuen beste batek.

Orain, normaltasun berria da hitz potoloa. Zaharrak berri eta berriak zahar, uda ahalik eta ondoen pasatzen saiatzen duzuen artean, duela sei hilabete beraien seme-alaba, bikote, guraso… besarkatu ezin izan dituzten horietaz ere gogoratu!

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.