Onartezina!!!
Hasteko, argi utzi nahi nuke ez noala ez futbolaren ezta futbolarien aurka inundik inora ere, futbola izugarri maite baitut.
Baina gauden egoera honetan eta egunak aurrera joan ahala, izugarrizko astakeriak irakurtzen ari naiz eta ezin dut gehiago. Mundua geldirik den honetan, eta izugarrizko jendetza hiltzen eta sufritzen ari den honetan, zoritxarrez Euskal Herria barne, informazio zikin, krudel, nazkagarria… ari da azaleratzen inongo lotsarik gabe: Nola klubek lehen unetik testak zituzten beraien eskuetan, nola atzo bertan Rubiales jaunak, ligak jarraituz gero, futbolariei astean behin egin beharko zaizkiela frogak testen bidez, nola Alemanian futbolariei eta beraien familiei 3 egunetik behin egingo zaizkiela testak…. hainbat eta hainbat astakeri!!!
Errealitate gordina, baina, futbola alde batean utzita noski, gaixoen lehen lerroan dabilen jendeari, gutxienez 48 ordutan sintomak eduki behar izaten dituztela froga edo test delako hori egiteko!!!
Ospitale eta zahar egoitzetako jendea ikusi beharra dago, egunak joan egunak etorri, nola ari diren lanean, test ziztrin batik egin gabe, beldurrez, material falta izugarriarekin… baina bihotzez, maitasunez eta umiltasun izugarriarekin.
Futbolari bat kutsatuz gero, sekulako hondamendia izango bailitzake, berriz ere ligak gelditu egin beharko bailuke. Alemanian berdin. Ingalaterran antzerako…
Baina zer da hau??? Futbolari bat kutsatzea ekatonbea litzateke eta milaka eta milaka pertsona hiltzea ez???
Gure aiton-amonak, gurasoak, senideak, lagunak… bakarrik hiltzen ari dira ospitaletan, osasun langileak izugarrizko dramak ikusten eta pasatzen ari dira eta ez dute inolako segurtasunik, eta futbolariei eta beraien familiei 3 egunetik behin frogak??? Nork onartzen ditu bidegabekeria lotsagarri hauek????
Hau gelditu beharra dago, eta gizarte osoak badu zer esanik. Denok. Futbolariek beraiek ere, nik uste, zerbait gehiago ahal dutela egin. Zer esanik ez Klubek.
Baina gizarteak orokorrean eskuak altxatu eta ozen, ezetz esan behar dugu. Hau, futbola baino askoz serioagoa dela. Idatzi, kaleratu, kantatu, zabaldu, jakinarazi, wasapeatu……. egin behar ditugu injuztizia itzel eta lotsagarri hauek!!!!! Ezin dugu utzi futbola beti denon gainetik egoten, ozen eta gogor gaitzetsi behar dugu denok!!!!!
Gora futbol umila, garbia, justua, denona, indibiduala ez dena eta diruan bakarrik pentsatzen ez duena.
–Gorka Badiola. Ondarroa.