Oztopo danan gañetik, ikaslion burrukiai esker ikasgeli lorturou
Udalak hainbeste urtetan herritxarrok eskatzen ibili gazen ikasgeli zabaldu rau behingoz. Honen aurrin, azkan urtitan ikasgelin alde burrukan ibili gazen gaztiok, beharrezku ikusi rou argipen batzuk emoti. Ixan be, udalak ikasgelin proiektu gazte eragile ezberdiñakin aurrea
erun dabela esaten ibili ran arren, errealitati guztiz bestelaku re.
2023ko abendun 8an jarri giñan lelengoko bidar kontaktun udalaz ikasgelin proposamena mahai gañin ipiniz. Jakindde urtik ariñaua be burruka ezberdiñak eonda euazela eta liburutegiko egoeri txarrea ixule.
Hori te gero, oztopo eta ixiltasun administratibuatxik lau hille pasa zin udalaz bilera bat lortu genunearte, natxe askotako ezban balixo ixan.
Behin bileri pasata, euran jarreri ezan aldatu eta ixiltasune zan nagusi barriro. Sei hille berandua ezeuan elkarlaneako borondateik ez proposamenik. Honen aurrin, barriro kontaktateko iniziatibi hartu gendun. Hor be, denpori pasa eta aurreapausoik ez eonik, kalin arazu sozializa eta mobilizateko hautu ein genun.
Bi hillea, beste behin ixelako erantzunik ez eoneran atzea be jarri giñan eurakin kontaktun horrenbeste atxatzen dabizen elkarlanan faltan. Eta aipatzeku re gaur egun hondioik erantzunik eztouela jaso.
Hau dana eta gero, ikasgelin proiektu azkanin aurrea erungo zala entera giñan udalan sare sozialetatik. Eta hortik urte betea, ikasgeli zabaldu rabe. Honen aurrin, beharrezku ikusi rou argipenak etxi eta gauzak zelan ixan dizen esati, ein daben arpei zuriketin aurrin.
Argi nahidou laga, eztala ixan udalan borondatez aurrea erun dan proiekto bat. Ikasgeli, ikaslion antolakuntziai esker lortu re. Honeaz, independenteki antolatzin idei nahirou azpimarratu, erozein helburu lortzeko bidi rela ikusitxe. Amaitzeko, eskerrak nahitzuau emon ikasgelin proiektun parte ixan zazen eta babesa emotzazuen danoi.
Antolatzik merezi dabelako!