"Porsako goaz"
Mundu hau porsako doa! Bai, bai. Hori esan dot. PORSAKO! Letra handixekaz. Edadien eurrera noan eiñien, akaso esperientzi puntu horrek begixek zabaltzen deustazan ahala, gero eta argixau dekot, aukerie euko baneu, barriro nire sortze sasoira bueltauko nintzela. Gustauko jatan, oiñ dakidanagaz eta dekodan edadiegaz sasoi haretara bueltau ahalko banintz.
Askok zorotzat joko nabe hau irakurtzien. Askok ez dabe ulertuko. Teorian, urteak aurrera joan ahala hobeto bizi gara. Teknologiak gero eta gehixau laguntzen gaitu. Osasun kontuetan aurrerapenak. Soldata eta bizi duinago bat dekogu (teorian…). Ta teorian diñot ze, nahiz eta egixe izen zientziak aurrerapen asko euki dabezela, osasun arloan be asko hobetu garen, eta beste abar luze batzuk zerrendatu… nik, lehen hobeto bizi giñela pentsetan jarraitzen dot. Beste bizi kalidade bat geunkon.
Akaso, zahartzen noan seiñale izengo da. Akaso, gaur egungo gizartien jarrerie eta munduekiko dekon ikuspegi eta ulermena ez dodazala konpartitzen izen ahal da. Akaso retrogrado bat izengo naz.
Nire sanetatik beste ADN bat doala eta beste programa bategaz kargeu niñuela izengo da? Ez dakit. Baña ezin dot ulertu teorian koherentziara eta alkar-ulertzera hezi dan mundu bat alkar hil eta alkar torturatuz bizitzie. Ezin dot ulertu juez batek, bost lagunen artien neska bat bortxatu dabenien, agresiñoa edo bortxaketie izen dan eztabaidan sartu eta zigorra bajatzien burutapena eukiterik. Ezin dot ulertu jentiek, hori ikusi eta manifestaziño baketsu bat baño ez eitie. Parkatuko deustazue, baña nire alabie, arrebie ala lagune balitz… honarte bakarrik idatzi ahal dot.
Eztabaida hau egoera politikora ez noa eroaten, gurien aspalditik bizi izan dogun burruka hori untxe heldu dalako Kataluniara. Eurek, untxe dabiz bizi eta ikusten guk urtietan bizi izen doguna. Preso politikoak, Estatuen errepresiñoa… Gauzak hobetu eta alkarbizitza eta alkar-ulertze baterantz ein biherrien barriro Patxin sasoietara bueltatzen gabizela emoten deu. Ulerteziñe hauteskundietako azken emaitzak. Eskerrak Galizi, Katalunia eta Euskal Herrixen ondiño zentzu apur bat dauela emoten daben.
Ezin dot ulertu geur egun gizartiek beren eskubidien alde burruka eiteko dekozen eragozpenak. «Moxal» legie jarri eben, eta danak katera lotu gintuen. Parkatu? Zer da? Kartzelara joateko bildurre? Bai, klaro. Nik pe ez dot Mako-a ezagutu gura. Baña argi dekot bizi hau estrategia partida etengabe bat dala. Ajedrez partida bat. Eta askotan, peoiek sakrifikau biher direla erregien biziraupenerako. Sasoi baten, oingo pensionistek gure lan eskubidien alde ez baeben burrukatu, oiñ KAKA eukiko gendun. Orduen be seguru asko ta asko burruka horretan kartzelako hezetasunetik pasau zirela. Gizarteko egoerara be bardin eroan al da. Gogorra izengo da askorentzat, baña askok eta askok burrukatu ez baeben, oiñ ez gendun euko dekoguna.
Nik oso argi dekot. Ni zapaldu ahal nabe, baña nire ondorengoeri eta ingurukoeri itzi gure deutsiedanagaitzik burruka eiteko prest nau. Sasoi baten eiten zalez!