Txo, bocanegra!
Iritzi artikulu hau eskribiduko nebala jakiteaz batera, burura etorri jatan aurretik pentsatutakoa, zeozer desberdina idatzi behar nebala, bere zera emon behar neutsala, bere tokea, bere marka erregistratua, (hauxe da marki! Gizonak..). Horrexegatik txarto edo ondo begitantzen jatana baino, ikuspuntu bat azaltzea gehiago gustako leustake, zeozerrek atenzinoia deitu eta zer pentsa emoten deuskunean lez: Ahí va la…! Barru-barrutik ateratzen jaku! Albokoari hori entzutean, zeozeinek Ondarroako abadea esku bixakin forma sakratua dauala palio azpian ondotik pasaten ikusten dau? Ez ba, ba ikusi beharko leuke sorpresa barriak itsutuko ez baleu. «Aho baltza! Lejiagaz garbitu beharko zenduke aho zikin hori!», esaten euskun Alkartasunako Aitorrek hondartzan futbolean genbiltzala zeozeinek arrazoiagaz edo arrazoi barik juramenturik botaten baeban.
Bost minutu eduki ninduan ahoa lejiagaz garbitzeko, orduantxe ikasi neban ahoak emon ahala ezin leikeala berba egin, nahiz eta inor ez mindu. Zelan esango neutsuke irakurle? Pentsa herritik kanpoan bizi zarela, eta supermerkatuan herrian bizi dan beste ondarrutar bakarragaz batu zarela ez ustean, eta alkarregaz berbetan zagozela… ba de repentean dana aldatzen da, ondarrutar sentidutea zer dan, eh? Ba berpiztuta sentidutea!, gizon barrixe (orain zeugaz legetxe irakurle), tamalez Elizondon bizi zan beste ondarrutarra herriz aldatu da, eta ez daukat kalean zeinegaz ondarrutar berba egin. Orduan pixkat entendiduko deustazu, ez?
Halan da be, oraingoan bost minutuko zigorrik ez izatea espero dot, ze behin eta barriro zuzendu dot: ahí va la hostia!, ahí va la leche!, ahí va la!, ahí va!, ¡ahí!… ¡Ay, ayaai…! Ez da edozer esateari emonda ibiltzea, herrimina da, nostalgixi. Ez da bromea, aurrekoan, aspaldian ikusi bako lagun bategaz topo egin neban Zubi Barrian: «Ahí va la… zeu zara, ahaztuta neukatsun» (prirrrrrrrrrt… kanpora, bost minutu jokatu barik). Barruk be bueltea emon eustan! Ez gara betiko, Aita Eternu bakarra da herrixan (abadea esku bixakin forma sakratua dauala palio azpian ondotik pasaten, ziaran) Ze uste neban ba? Normala ni ahaztuta izatea, ze bost minutu kanpoan, edo hogei urte ez dira gauza bera! Txo, bocanegra!