Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Valentina, hau ere politika da

Alex Zubia Alex Zubia
2020/03/26

Koronabirusak sortu duen larrialdi egoera honen aurrean, hainbatetan telebistan hau ez dela politika entzun dut, Espainiako estatuko presidenteari esate baterako. Mugek eta banderek ez dutela axola halako pandemia baten aurrean.

Hala beharko luke bai, baina hara zer eta egin dituen gauzetatik bat larrialdi egoera Espainia osorako aldarrikatu da; jakina, larrialdia Espainia osoan delako eta toki guztietan berdin-berdin, ez dago mugarik, ez dago banderarik. Hala esan dute gobernuan bere bazkide diren beste horiek ere, hemen ez dago lurralde ezberdintasunik, klase ezberdintasunak baizik, pobreek hiltzeko aukera gehiago dute aberatsekin konparatuz.

Ez dago ez mugarik, ez banderarik, eta hartu dituen neurrietatik bat mugak ixtea izan da; existitzen ez ei diren muga horiek itxi eta Araba, Katalunia edota hori eskatu duen Murtziako muga ezin da itxi, baina Gipuzkoa eta Lapurdiren artekoa bai.

Ai, Valentina, egun batez zu izan zinen espainiarren heroia. Zuk garbitu zenituen Espainiako Kongresuko atril eta mikrofonoa. Zuk zaindu zenuen gure ordezkarien osasuna. Ai ez, gure ordezkariak ez ziren han izan.

Tira, Valentina, zuk, zeure trapu, garbikari eta fris-frisarekin armaturik –orain gerra hizkuntzan modan ei dago– Espainiako estatuko etxe garrantzitsuena salbatu zenuen, guztion etxea omen dena, demokraziaren aterbe nagusia.
Ai, Valentina, zuk bai, zuk. Telediario, teleberri eta abar guztietan zure irudia ikusita eta jaso zenituen txaloak entzunez, zera otu zitzaidan, zenbat Valentina ez ete diren munduan egongo halako lanetan egunero fin-fin eta sarri miseriazko soldatak jaso, kontratu barik, inolako errekonozimendu barik.

Seguruenik toki askotatik birusa kentzeko beste Valentina egongo dira munduan, Valentinoren bat ere. Ziur Loiuko aireportukoan badagoela Valentina bat. Baita tren geltokietan. Eta beste hainbeste tokitan, ziur.

Baina, Valentina, hau ere politika da. Hitzez ez bada, ekintzez. Zuen lana gutxietsita, hor jarri dute espainiako indar armatua eta Ertzaintza, oraingoan trapu, garbikari eta fris-frisez armatua, jo eta fuego garbiketa lanak egiten.
Zuen ordez, Valentina, telebistetan garbiketa lanetan agertzea ez dela politika diote. Bai zera!

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.