Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Zenbat gehiago?

zutabegilea Leiore Moreno Hidalgo
2025/06/05

Duela 24 urte agerikoa izan zen (eta gaur gaurkoz, da) onarpenaren berrespena emateko. Pasaden maiatzaren 8an, Iratxe Sorzabalek 2001eko martxoan jasandako torturak onartu zituen Auzitegi Nazionalak, are gehiago, absolbitu egin zuen. Historiko gisa definitu da epaiketa (beti bezala, beste hainbaten isiltasunen artean). 1995ean Alacanteko aireportuko zaborrontzi batean lehergailu bat uztea egotzita, 2001eko martxoaren 30ean atxilotua izan zen. Bost egunez inkomunikatuta eta elektrodoekin bortizki torturatua izan ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionalak bere aurka zuen froga bakarra berretsi zuen Iratxe espetxeratzeko, besteak beste, inkomunikazioaren epealdi horretan ETAko zuzendaritzari idatzitako autoinkulpazioaren gutuna.

Asko dira Euskal Herrian Guardia Zibilak edo bestelako talde parapolizialek burututako torturen kasuak. Urte luzez hamaika eragile desberdinek salatu dituzte Euskal Herriko hainbat pertsonak atxiloaldietan jasandako tratu gizagabeak. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak aurkeztutako txostenaren arabera, 5394 (jakina gehiago izan direla) pertsona torturatuak izan dira. Halaber, bada faktore bat Euskal Herriko torturatuen kasuan azpimarratu behar dena: emakume militante iraultzaileek jasandako tortura sexistak. Guardia Zibilaren eskutik biluztuak, umiliatuak, jipoituak, eta are gehiago, ikutuak izatea. Iratxe Sorzabalek berak azaldu zuen epaitegian Guardia Zibilaren aurrean bera ez zela militante bat, baizik eta emagaldu puta bat.

Ukaezina da Espainiar Estatuak Euskal Herrian martxan jarritako tortura sistematikoa. Eta horrela definitzen dut, Espainiar Estatuko milaka eragilek horrela babestu dutelako. Hortaz, ez dezagun inoiz ahaztu milaka emakume militante iraultzaile daudela Euskal Herrian, Iratxe Sorzabalek jasandako tortura fisiko eta psikologiko berak jasan dituztenak. Milaka oraindik, onartuak ez direnak. Milaka oraindik, torturaren minaren ondorio psikologiko ihesgabeak bizi dituztenak. Milaka oraindik, haien torturaren aitortzaren zain jarraitzen dutenak. Kasu honetan, 24 urte igaro behar izan dira Iratxe Sorzabalek Auzitegi Nazionaleko epaimahaietan behin eta berriz deklaratutakoari kasu egiteko, eta azkenean, onartzeko. Izan ere, zenbat urte gehiago igaro behar dira Espainiar Estatuak Euskal Herriko torturatuen kasu guztiak aitortzeko?

Dena den, kasu hau garaipen gazi-gozo bat bezalakoa da. Maiatzaren 21ean Auzitegi Nazionalak ebatzitako epaiari helegitea jarri baitio fiskalak. Hamarkada luzez aldarrikatutako egia, aitortza eta erreparazioan mugarri diren urratsak behin eta berriz oztopatzeak, herri honek jasandako minaren erreparazio eza dakar. Horrenbestez, gaur egun euskal gatazka armatua jada existitzen ez den arren, agerikoa da euskal gatazkak bizirik dirauela.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.