
Lekeitioko udaletxeko batzar areto nagusia bete-bete egin da Jaione Murelaga Izagirre alkate ohia gogoratu eta omentzeko. Ez ohiko bilkura laburrean, Udalak Jaioneren Txokoa ofizial bihurtu dute, eta ondoren, lore eskaintza egin da. Egungo alkate Maita...

Sorgin Gauagaz hasiko dira sanjoanak eguen honetan, eta domekara arte luzatuko dira jaiak. Hona hemen egitaraua. Ekainak 23 -20:00. Txupinazoa eta agurra. Ondoren, Karrakan Trakatan fanfarreagaz, sorgin eta pertsonaia mitologikoen jaitsiera. -20:30. Ja...

Arnoko VII. Mendi Lasterketak eta Ibilaldiak jendetza batu zuten domekan, ibilbidean zein kanpoan. Eguraldia lagun, goizean hasi eta eguerdira arteko orduak labur joan zitzaizkien ikusleei. Parte-hartzearen aldetik, pozik agertu dira Burumendi Mendi Ta...

Jokin Aperribai Realeko lehendakariak agerraldia egin du gaur. Talde txuri-urdinaren etorkizunaren eta datorren denboraldirako erronken gainean egin du berba, eta bera buru den Zuzendaritza Batzordea taldea gestionatzeko prest dagoela agertu du. Bestea...

Mugarrien bideari jarraituta, Bizkaiari buelta emon zion Klaudio Antxiak orain dela 50 urte. 70 urte lepoan, buelta hori emon zuen lehenengoa izan zen Australia ezizenez ezagutzen zen ibiltaria. Ekainaren 4an irten zuen, eta 18an amaitu. Ekimen hori gogoan, omenaldia egingo diote zapatuan Artibai Mendigoizale Taldeak, Bizkaiko Mendizale Federazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Klaudio Antxia ibiltari handia izanik, mendi irteeragaz hasiko da ekitaldia. 09:00etan, autobusa hartuko dute geltokian, Isuara joateko. Usartzatik hasiko da ibilaldia. Max-Kalamuara igoko dira 10:30ean, eta gero, Arrixatik Etxebarriara jaitsi, eta bide gorritik egingo dute buelta Markina-Xemeinera. 13:00etan, ekitaldia egongo da udaletxean. Ibilbidea erraza izango da, eta mendizale guztiez gainera, batez be, Klaudio Antxiagaz ibilitakoak gonbidatu ditu mendigoizale taldeak ekimenera. Lehenengoa Bizkaiari buelta emoten lehenengoa izanik, berak egindako ibilbidea GR 123- Bizkaiko Bira moduan homologatu zuen federazioak. Hamalau etapa behar izan zituen berak, aspaldiko asmoa zuena egi bihurtzeko. Goiz triste batean irten zen Saturrarandik, motxila lepoan eta makila luzea eskuan zuela. Kalamuraino Agustin Arrate eta Jose Maria Pagegi izan zituen lagun, baina, handik aurrera, bere txakur Arin izan zuen laguntzaile bakarra. Elgetaraino ailegatu zen lehenengo egunean, euripean bederatzi ordu eta erdi egin eta gero. Bigarren etapan, barriz, Arrazolara heldu zen, eta hirugarrenean Otxandiora. Arrabarako ibilbidea egin zuen laugarren [...]

Berriatuan jendarte bizia dagoen seinale da bertan urte osoko dinamika daukaten hamabi talde egotea. Ez da marka makala tamaina horretako herriarentzat. Talde horiek urte osoan egiten duten lana aitortu eta eskertu egingo da etzi, bide batez jai eguna ospatuta. Amaitu barri den udal agintaldiaren amaieran zinegotzien artean sortutako ideia izan da Taldeen Eguna ospatzearena. «Normaltasunez hartzen dugu astebururo zesta-punta edo futbol partiduak egotea, eskolaz kanpoko jarduerak egotea, edo kultur ekitaldiak egotea, baina aukera horien guztien atzean taldeen lana dago, eta hori eskertu beharrekoa dela uste dugu», esan du alkate Imanol Mugartegik. «Udalak eta herriak berak taldeen lana aintzat hartzeko eguna izango da zapatua, eta bide batez ondo pasatzekoa», nabarmendu du. Izan be, jai izaera emon diote Taldeen Egunari. «Hasieran pentsatu genuen errekonozimendurako ekitaldi formal bat egitea, baina gero, taldeen izaerari be jaramon eginda, eta eurei behar handirik eragin barik, jai moduko eguna ospatzea hobe zela erabaki genuen». Horrela, bada, kirol-jolasak, musika eta, batez be, herri giroa izango dira nagusi etziko egitarauan, «beti bidelagun diren talde guztiei gorazarre eginez». Egitaraua.- 11:00. Jokuak herriko plazan, baloi, bizikleta eta zestagaz, txapel jaurtzea, eta abar. 14:00. Triki-dantza-poteo-bazkaria, dana batera. 16:00. Taldeei errekonozimendu ekitaldia. Ondoren. Tarine musika eskolak eta koruak Berriatuko ereserkia abestuko dute. Jarraian. [...]

San Joan Jaietarako prestaketan hasi dira jada Ziortza-Bolibarren. Jai Batzordearen barruan, Aranbaltz kultur elkartekoen ardura izango da hilaren 23ko Sorgin Gaua prestatzea, eta ezer be azken ordurako laga barik, entsegurako deia zabaldu dute. Bariku...