
Artibai nagusien egoitzako erizainen lan poltsa zabalik mantenduko du Ondarroako Udalak bihar arte. Unibertsitateko erizain diplomatura eta idatziz zein ahoz euskaraz aritzeko gaitasuna edukitzea derrigorrezko baldintzak izango dira.

Udaberri Txapelketako txapeldunak izan dira Markinako Esku Pilota taldeko kadeteak. 22 eta 15 irabazi zuten Joseba Erkiziak eta Ibai Mendibek Markina-Xemeinen jokatutako finalean. launa berdindu ondoren, aurretik ibili ziren Markinakoak partida guztian...

Rosa Marina Fernandez Muñoz izan da martxoan Zatoztek zotz egin dituen 300 euroen irabazlea. Danetara, 2.000 txartel sartu dira zozketan, bezeroek ekimenari egin dioten «harrera onaren» isla. Apirilean Zatozteko establezimenduetara eroaten diren txa...

Aste honetan ireki dute Udabentura eta Udatxiki udalekuetan izena emateko epea. Barikura arte jo ahal izango da Txantxangorri aisialdi taldeko kideengana, eta eurei eman jada herriko ikastetxeetan banatuta dauden izen-emate orriak. 3 urtetik 6 urte bit...

Martxoaren 1ean ibilbidea hasi zuenetik, Herri Bus barriak kexa bat baino gehiago eragin du. Danetara lau jaso dira Udal Erregistro Orokorrean, danak irisgarritasunari lotutakoak. Izan be, aurreko autobusak baino eskailera altuagoak dauzka oraingoak, eta horregatik, erabiltzaileei gaitzagoa egiten zaie igotea eta jaistea. Zailtasunak nagusientzat eta ezinduentzat Lau kexatik bi pertsona nagusiek ipini dituzte, autobusera igo eta jaisteko dauzkaten arazoak argudiatuta, batez be mandatuekin doazenean. Hirugarren kexa batek «umearen kotxeagaz autobusera igotzeko» zailtasuna azaltzen du. Eta laugarrena %89ko ezintasuna daukan herritar batek ipinitakoa da, martxoaren 9an: «Herri Bus barrira igotzeko arazoak dauzkat, batez be, errekaduen orgagaz noanean». Hori horrela, nagusiek zein ezinduek arazorik izango ez duten autobusa ipintzea eskatu zuen. Udalaren erantzuna jaso zuen azkan herritar horrek martxoaren 15eko datagaz. «Jakin eragin behar dizugu autobus zerbitzua esleitu baino lehen dagokion kontsultak egin genituela. Informazio bila ibili ginen aurkeztutako ibilgailuek egin beharreko ibilbide eta egoerentzako egokiak ziren ikusteko, eta hala, egokitzat hartu zen». Dana dala, zerbitzua hobetzeko beharrean ari direla azaldu du Udalak, beti be autobus enpresagaz alkarlanean. Artibai, hobekuntza bila Herritarren kexen jakitun, Herri Bus zerbitzua daroan Artibai enpresak bere esku dagoen guztia egingo duela jakin eragin du «irisgarritasun arazoak konpontzeko». Agertu duenez, autobus barriak arlanpa bat dauka atzeko atean, gurpildun [...]

Hilaren 1etik ekainaren 30era arte ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik egongo da. Udalak martxoaren 16ko Osoko Bilkuran onartu zuen ibilgailuen errolda eta bertan agertzen direnek dagokien ordainketa egin beharko dute aitatuta...

Salbuespenak aplikatzeko ibilgailuko gidaria edota pertsona horren izenean dagoen ibilgailua izan behar da.