
Erregulartasunezkoa eta Erregulartasun sport-a. Rally berean bi proba horiek batuko dituzte zapatuan, 10:00etatik aurrera, Berriatuan. Berezitaun bakarra, autoek klasikoak behar dute izan. Guztira, 75 autok parte hartuko dute

Etorkizuneko erabilpen egokiena adosteko bilera prozesua datorren astelehenean hasiko da, 19:00etan Zabielen Santa Katalina komentuak etorkizunean ze erabilpen publiko izan behako lukeen. Hortxe, Udalaren eta Foru Aldundiaren gonbitez, «mutrikuarren artean hausnartu» beharreko kontua. Gipuzkoa Parte Hartzen ekimenaren barruan sartu da Mutrikuko Udala, eta Foru Aldundiarekin egin hitzarmenaren bitartez jarriko dute martxan herritarren parte-hartze prozesua. Lehenengo bilera datorren astelehenean, hilaren 29an, izango da, 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean. Bilera horretan eta hurrengoetan ere, Prospektiker enpresako teknikariek hartuko dute batzarra dinamizatzeko ardura. Taldeak eta herritarrak Asteazkenean egindako aurkezpenean, Josebe Astigarraga alkateak eta Edurne Egaña Lehendakaritza eta Administrazioko diputatuak azaldu zuten parte hartze prozesua bi talderen bidez egingo dela. «Batean udalerriko eragile sozial eta kultural nagusien ordezkaritza batuko da. Bestea, zozketa bidez herritarren artean sexu eta adinaren aldagaiak kontuan izanda osatuko da», esan dute. Santa Katalina komentuaren etorkizuneko erabilpen egokienaz adostuko den dokumentua «gutxi gorabehera maiatzerako» prest egotea aurreikusi dute. «Ondoren, udal eta foru hauteskundeak datoz, baina dokumentu hori hor egongo da erabilgarri hurrengo udal agintaldirako; ez da izango kaxoian gordetzeko agiri bat», esan du alkateak. Herritarren artean adostuko dena loteslea izango ote den ala ez galdetuta, foru diputatu Edurne Egañak beste udalerri batzuetako esperientzia aipatu du: «Beti saiatzen gara prozesu hauetatik ateratzen diren [...]

Abenduaren erdialdetik aurrera ertzain gehiagok jardungo dute Ondarroako komisaldegian. %10 haziko da dotazioa. Horrela emon du jakitera Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak egunotan. Gaur egun 100 bat ertzain daude Ondarroako ertzainetxearen agindupean.

Eskualdeko turismo eskaintza handitzeko produktu turistikoak identifikatu eta sortu nahi dituzte

Aziza Brahim abeslari sahararraren mezuz betetako kantuak entzun dituzte Agusnatek antolatutako ikus-entzunezko berezira joan direnek

Kaia 1 dantza eskolak sabel dantzako tailerra antolatu du zapatu honetarako. Ivana Ghilardi izango da irakaslea. Ghilardi argentinarrak bide luzea du egina nazioarte mailan dantzari eta irakasle modura. Tailerra 16:00etatik 19:00etara izango da, Kaia 1...

Ondarroako Udal Emakume Kontseiluak deitu du eta bihar, eguaztena, 19:30ean izango da, Emakumeen kontrako indarkeriarik ez leloagaz. “Asteburuan erasoaren biktima izan den emakumeagaz elkartasuna adierazteko eta emakumeenganako indarkeria mota gu...