

Durango, Barakaldo, Arrigorriaga, Ondarroa, Berriatua eta Markina-Xemeingo 105 kirolarik parte hartu zuten, domekan, Atxondo kiroldegian egin zen Triatloi Txikian. Adinaren arabera banatu zituzten parte hartzaileak Alarabi Triatloi Taldekoek, eta txikienekin hasi zuten proba. Nahiz eta zauri eta urratuak egon, ume, guraso zein antolatzaileak «gustora» geratu ziren kirol ekitaldiagaz.

Uhagon kulturgunean urtean zehar egiten diren ikastaroen erakustaldiak egingo dira zapatuan 19:00etan Arkupe aurrean. Umeen Ballet eta Karate saioak, eta ondoren Tai Chi, Sabel Dantza eta Saloi Dantza ikastaroen erakustaldiak egongo dira.

Gogoz hasi du denboraldia Lekeitialde taldeak. Joan den asteburuan Igorren egon ziren taldeko txirrindulariak, eta gogor lehiatu zituzten maila desberdinetan burututako lasterketak. Danetara, 14 urtera arteko hamar txirrindulari daude aurten taldean, Txabi Aldazabal, Iker Gojenola eta Juan Miguel Arostegiren gidaritzapean. Bizkai guztian zehar dabiltza probetan parte hartzen. BTTkoak egin zituzten lehenengo, eta orain errepidekoetan parte hartzen dabiltza. Domekan, Gordexolako Eskolartekoan parte hartuko dute.

Dena prest dago San Juan jaieri hasiera emoteko. Egun nagusia ekainaren 24an bada be, bihar izango dira Amalloko jaiak inguru guztietan ezagun egin dituzten kontzertuak. Aurten, formatu txikiagoko kontzertuak antolatu dituzte, ez ordea kalitate txikiagokoak. Halan, Itziarren Semeak, Gose eta Sarekada taldeek girotuko dute Amalloko gaba, eta Joxpak dantza giroa jarriko du ostean. Eskenatoki txikiari beste zati bat gehituko dio Amalloko Jai batzordeak, eta bertan joko dute 22:30etik aurrera, taldeek. Hiru barra be egongo dira, bertatik hurre. Horrek guztiak, giroa batuagoa izatea eragingo du: dena eskura.

Olgetan udaleku irekien gaineko batzarra egongo da barikuan 18:00etan kultur aretoan.

Alkaregin elkarteak antolatuta, Kepa Bedialauneta markinarrak txirrindularitzaren gainean prestatutako erakusketa zabalduko da gaur, 19:00etan Karmeldarren erakusketa gelan. Aurkezpenean, gainera, Miguel Madariaga Euskadiko Txirrindularitza Iraskundear...