Itziarren Semeak, Gose, Sarekada eta Joxpa taldeak, zapatuan, Amalloko jaietan
Dena prest dago San Juan jaieri hasiera emoteko. Egun nagusia ekainaren 24an bada be, bihar izango dira Amalloko jaiak inguru guztietan ezagun egin dituzten kontzertuak. Aurten, formatu txikiagoko kontzertuak antolatu dituzte, ez ordea kalitate txikiagokoak. Halan, Itziarren Semeak, Gose eta Sarekada taldeek girotuko dute Amalloko gaba, eta Joxpak dantza giroa jarriko du ostean. Eskenatoki txikiari beste zati bat gehituko dio Amalloko Jai batzordeak, eta bertan joko dute 22:30etik aurrera, taldeek. Hiru barra be egongo dira, bertatik hurre. Horrek guztiak, giroa batuagoa izatea eragingo du: dena eskura.