
Emakume presoen gaia mahai gainera aterata, Emakumea, kartzela eta tortura hitzaldia antolatu dute Uxu emakumeen taldeak eta Ein Daigun Bidi herri ekimenak Ondarroako Udalaren laguntzagaz. Bihar izango da, 19:00etan, Guzur Etxeko hitzaldi aretoan. Pres...

Interneten lehengo pausoak emoteko ikastaroa prestatu du Uxola elkarteak ekainaren 20 eta 21erako. Zubi Zahar herri ikastolan emongo da ikastaroa, bi egunetan, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Izena Kulixka tabernan emon behar da ahal denik eta arin...

Laugarren urtez, igerian, bizikletan eta aringa-aringa egiteko aukera edukiko dute herriko gaztetxoek Alarabi triatloi taldeak Markina-Xemeingo Udalaren laguntzagaz antolatzen duen triatloian. Domekan lehiatuko da Triatloi Txikia Atxondo kiroldegian. 1996 eta 2005 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute aurtengo triatloian. Adin bakoitzak bere kategoria osatuko du, eta horren araberako distantziak egin beharko ditu bete beharreko hiru probetan. Triatloian parte hartzeko alarabi.triatloi@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 620 60 20 84 telefono zenbakira deitu behar da. 10:00etan hasiko dira triatloiko probak.

Antolatzaileek batzarrean nahi duenak parte hartu dezakeela esan dute eta ondorioz, bide horretatik, herritar guztiei zabaldu diete batzarrera joateko gonbitea. Hitzordua 18:00etan dago jarrita, gaztetxean bertan. «Gazteok gaur egun bizi dugun egoera ...

Urtean zehar ikasitako erakusteko asmoz, igeri erakustaldia egin zen zapatu goizean Atxondo Kiroldegiko igerilekuan. Danetara 200 igerilaritik gora batu ziren bertan, eta crawl, bular- bizkar eta estilo librean egin zuten igeri, kortxoaren laguntzagaz ...

Lekeition batuko dira antzerkizaleak uztailaren lehen asteburuan, orduantxe ospatuko da eta Euskal Herrian aitzindaria den Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. Aurten 23 urte betetzen dituen jaiak, uztailaren 6an, 7an eta 8an eskainiko ditu emanaldiak. ...

Etxebarriko Galartza industriagunea izan da zapatuan eskualdeko abeltzainen geralekua. Herriko 100 bat ganadu buru egon ziren, bai eta inguruetako beste hainbat. Salerosketarako lehen hartu-emonak egiteko azokak abeltzain piloa batu zituen bertan, bai ...