Bi eguneko formatura itzuliko dira maiatzaren 2an eta 3an. 100 kilometro baino gehiago izango ditu eta errepide berriak zeharkatuko dituzte.
Emakumezko haurren maila irabazi du Mutrikuk, eta atzetik geratu da Isuntza, zilarrezko domina eskuratuta. Gainontzeko mailetan, Isuntzak brontzezko domina bat eta Ondarroak zilarrezko bat eta brontzezko bi eskuratu dituzte.
Maiatzaren 6tik 14ra egingo dute euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea da helburu duen erronka. Pantailak Euskaraz mugimenduak agenda proposamen bat egin du.
Euskararen Telefonoaren bidez, 1.206 intzidentzia jaso zituzten iaz, eta horietatik 1.112 kexak izan ziren, 62 zoriontzeak eta 32 kontsultak, iradokizunak edo bestelakoak. Hala ere, kasu horiek errealitatearen lagin txiki bat besterik ez direla diote Behatokikoek.
Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak elkarretaratzeak deitu zituen atzo [apirilak 8], Palestinako herriaren aurkako erasoak salatzeko. Euskal Herriko 130 udalerrik egin zuten bat deialdiagaz, tartean Lekeitiok, Ondarroak eta Mutrikuk.
Eguenean [apirilak 10] 17:17etarako dago aurreikusita irabazlea Markina-Xemeingo Zelaiko helmugara heltzea.
'Bereizi eta Irabazi' birziklapen kanpainak helburu argi bat du: eskualdearen etorkizuna jasangarriagoa bihurtzea. Hori ardatz izanik, emanaldi parte hartzaileak antolatu dituzte herri desberdinetan, eskoletan antolatutako erronken ostean.
2024an Euskal Herriko zinema komertzialetan euskarazko emanaldien kopurua neurtu du Pantailak Euskarazek: % 1,6. Euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa dela eta, neurriak eskatu dituzte.
Euskaraldiagaz bat egin eta Euskoopaldia topaketa ospatu dute Maier, Burdinola, Kide, Cikautxo eta Eika kooperatibek, giro "atsegin eta parte hartzailean".
Domekan [martxoak 30] 02:00etan 03:00ak izango dira.
Maite Ortiz de Mendibilek eta Arai Lejardik, eta EƱaut Urreistik eta Unai Lekerikak osatutako bikoteak nagusitu ziren Araba Euskaraz Master Seriesean.
Irteerara joateko autobusa egongo da Debatik, Mutrikutik, Ondarroatik eta Markina-Xemeindik. Barikua [martxoak 21] da izena emateko azken eguna.
Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak bederatzi auzolandegi antolatu ditu aurtengorako Bizkai, Araba eta Gipuzkoan, tartean Lekeition eta Muxikan. Parte hartzeko aurretiazko izen emantea zabaldu dute, apirilaren 22a arte.
Zaintzaileen zaintza erdigunean jarrita, udaberriko egitaraua osatu du Lea-Artibaiko Mankomunitateak.