Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Azken sei urteetan nabarmen gehitu dira erabiltzaile digitalak

2012. urtean 15.344 erabiltzaile eduki zituen webguneak; saioak 47.052 izan ziren. Bost urte beranduago, iaz, 127.874 erabiltzaile eta 356.669 saio zenbatu ziren.

hitza web grafiko bilakaera

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren webguneko erabiltzaileak gehitzen joan dira, urtez urte. 2012tik 2018 urte hasierara, esaterako, %88 gehitu dira. Erabiltzaile bakoitzak egindako saioak, aldiz, %86,8 igo dira.

2012. urtean 15.344 erabiltzaile eduki zituen webguneak; saioak 47.052 izan ziren. Bost urte beranduago, iaz, 127.874 erabiltzaile eta 356.669 saio zenbatu ziren.

Erabiltzaileen portaerak ere nabarmen aldatu dira urte gutxitan. 2012an bisita gehienak ordenagailuetatik egiten ziren. Orain, aldiz, mugikor bidez egiten dira kontsulta gehienak (%73,01). Atzetik datoz ordenagailutik egindako bisitak (%23,03) eta tablet-etatik egindakoak (%3,97).

Azken datu horien harira, Hitzak ere webgunea euskarri guztietan ondo ikusteko ahalegina egin du. Eta ahalegin hori oso-osorik beteko da urtea amaitu aurretik estreinatuko ditugun webguneekin. Izan ere, euskarri guztietarako egokituta egongo dira, eta atal zein orrialde guztiak ikusi ahalko dira, gailu handi zein txikietan.