Bariku iluntzea [azaroak 25] omenaldiek bete zuten Berriatuan. Hain zuzen ere, Goikolau elkarteak herriko probalariak omentzeko ekitaldia xume bezain osotua egin zuen plazan, eta hainbat herritarrek parte hartu zuten. Giza proben erakustaldia egin zuten lehendabizi herriko umeek eta gazteek.
Umeek, esaterako, 100 kilo baino gehiagogaz egin zuten proba. Hamar minututan, 21 untze egin zituzten. Ostean gazteen taldeak egin zuen proba. Horiek, pisu gehiagogaz, 21 untze eta laurden bat egin zituzten.
Omenaldia. Ostean esperotako unea ailegatu zen. Goikolau elkarteko kideek proba munduan ibilitako herritarrak omendu zituen. Plazako arkupean zutik jarri ziren probalari ohiak, eta kultur elkarteko kideek eskainitako esker oneko berbak eta oroigarri bat jaso zuten. Goikolau Sariak banatzerakoan, baina, aurtengo nobedadea bistaratu zen. Izan ere, elkartekoek jakitera eman zuten modura, proba munduan ibilitako herritarrak asko izan dira eta ondorioz, guztiei sari bana eman beharrean, probalari guztien omenez plazako arkupean ipinitako irudia bistaratu zuen. Irudi hori bistaratu zuena Antonio Erkiaga Soarte izan zen.
Ekitaldia ikus-entzunezko proiekzioagaz amaitu zen. Horretan, Goikolauk antolatutako proba munduaren inguruko erakusketarako material biltzerakoan egindako elkarrizketa zatiak eta bestelakoak ikusi ahal izan zituzten herritarrek.
LOTUTAKO ALBISTEA: Erroak Loran jaia, zapatuan [azaroak 26]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.