Berriatuarrek berriatuarrentzak prestatutako jaia ospatu dute gaur [azaroak 26], arrakastaz. Bazkarian 280 herritar inguruk parte hartu dute. Eta bazkalaurretik egindako ekintzak ere jendetsuak izan dira. Horien guztien artean, Berriatuko harririk handiena mugitzeko proba izan da ikusgarriena. Izan ere, sokatiran ibilitako herritarrak 3.000 kilo inguruko harria mugitzen saiatu dira, eta baita lortu ere; 20 pertsona behar izan dira harria mugitzeko.
Idi eta zaldi proba erakustaldiekin hasi da jaia. Probarako zortzi urteko idia prestatzen zuen bitartean, Roberto Erkiagak idi proben inguruko azalpenak eman ditu. Eta ostean erakustaldia egin du. Jose Mari Bereikua plazaratu da atzetik, Txabal zaldiagaz. Harek zaldi proben inguruko azalpenak eman eta erakustaldia eskaini du.
Ostean ailegatu da herritarrek espero zuten momentua: sokatiralariek harri handia mugitzeko saiakera egitekoa. Harria traktoreak ipini du probalekuan, eta soka lotu ostean, lehendabizi hamalau sokatiralari saiatu dira harria mugitzen. Ezin izan dute, eta sokatiran ibilitako beste herritar batzuk binaka joan dira sartzen. Hirugarren saiakeran, hogei lagun sokari tira egiten zeudela, harria mugitzea lortu dute. Eta horrekin nahikoa ez eta untze erdi bat egin nahi izan dute.
Harria bigarren aldiz mugitzea, baina, ez da erraza izan. Hainbat saiakera egin eta gero, untze erdia egitea lortu dute, herritarren txalo artean.
Ostean Mendibarren frontoian batu dira herritarrak, eta Sarats dantza taldeak Iparraldeko dantzak eskaini eta elizako abesbatzak kanta batzuk abestu ostean, bazkaltzen jarri dira.
Bazkalostea ere girotsua izan da. Herria Kantari ekintzagaz, herritarrak kantuan egin dute. Eta ostean jai giroak aurrera jarraitu du.
Horrekin guztiarekin, Erroak Loran jaia arrakastatsua izan da beste behin ere, eta jai giroak herri osoa zipriztindu du.
LOTUTAKO ALBISTEA: Goikolau Sarien banaketa, barikuan [azaroak 25]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.