Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako izen ematea, zabalik

Udaberrian hasiko den 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko aukera zabaldu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Parte hartu nahi dutenek gaur [azaroak 7] hasi eta azaroaren 14ra arte (egun hori ere barne) edukiko dute izena emateko aukera.

Jakitera eman dutenez, Bizkaiko Betsolari Txapelketako Talde Antolatzailea hasita dago antolaketa beharrekin, eta 2018ko txapelketak 2016an eduki zuen egitura bera izango duela aurreratu dute. Horrela, beraz, udaberriko fasea apirilean eta maiatzean jokatuko da, eta udazkeneko fasea urritik abendura bitartean.

Udabarriko fasean izena emateko bizkaia@bertsozale.eus helbide elektronikora idatzi edo 94-681 27 11 telefono zenbakira deitu behar da.

Finalistek urrian hasiko dutela txapelketa zehaztu dute antolatzaileek, eta beraz, maiatzean edukiko dute izena emateko aukera.

HONEKIN LOTUTA: Nerea Ibarzabal finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatu da

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend