Nerea Ibarzabal finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatu da

663 puntu lortu zituen Nerea Ibarzabalek joan den zapatuan [azaroak 4] Maule-Lextarren jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen lehen itzuliaren 3. saioan. Horrela, bigarren itzulian egongo diren hamazortzi bertsolarietako bat izango da markina-xemeindarra.

Lehen itzulia amaitzeko saio bakar bat baino ez da geratzen, datorren domekan [azaroak 12] Durangon jokatuko dena, eta saio horren ondotik, 18 bertsolarik egingo dute aurrera eta 6 geratuko dira kanpoan. Egin diren hiru saioetako puntuazioaren arabera, bigarren itzulian lekua ziurtatuta dauka Ibarzabalek.

Maule-Lextarreko saioa. Argazkilaria: Alberto Elosegi / Iturria XDZ

Maule-Lextarreko saioa. Argazkilaria: Alberto Elosegi / Iturria XDZ

Maule-Lextarren ere, fin ibili zen. Bai seriotik bai eta umoretik egiten dakiela erakutsi zuen, eta puntu erantzunetan nagusi izan zen, puntuazio altuena eskuratu zuelarik (139.50 puntu). Zortziko handian ere ondo jardun zuen, 6ko motzean justoago, hala ere, ondo.

694,5 puntugaz, Beñat Gaztelumendi izan zen Maule Lextarreko saioko irabazlea, eta azaroaren 19an Amurrion izango den finalaurrekorako sailkatu zen zuzenean. Bigarren puntuazio hoberena Julio Sotok lortu zuen, 668,5 puntu, eta hirugarren gelditu zen Nerea Ibarzabal 663 puntugaz.

Ia 1.200 lagun bildu ziren zapatuan, Maule-Lextarreko Ororena jai alain. Tartean Markina-Xemeingo asko. Animoak, beraz ez zitzaizkion falta izan Nerea Ibarzabali, bere bertsolaritzako ikasleak ere bertan izan zituen.

HONEKIN LOTUTA: 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko aukera, zabalik

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend