Gaurtik aurrera herri informazioan sakondu du Hitza.info-k
Eskualdeetako webguneetatik herri webguneetara egingo du salto eskualdeko hitzak, zenbait kasutan herri bakarrarekin eta beste zenbaitetan herri elkarteen bitartez. BERRIA Taldearen proiektu berriaren baitan, Hitza.info webguneak ere itxura aldatuko du...
Eskualdeetako webguneetatik herri webguneetara egingo du salto eskualdeko hitzak, zenbait kasutan herri bakarrarekin eta beste zenbaitetan herri elkarteen bitartez.
BERRIA Taldearen proiektu berriaren baitan, Hitza.info webguneak ere itxura aldatuko dute gaurtik. Itxura bakarrik ez, izan ere eskualdeetako webguneetatik herri webguneetara egingo dute salto eskualdeko hitzek, modu horretan informazio lokalaren arloan sakontzeko asmoz.
Aurrerantzean herri edo herri elkarte bakoitzak bere webgunea izango du, eta egunerokoari hobeto erantzun ahal izango dio Hitza.info-k. Herri batzuk hurbiltasunagatik elkarrekin jarri ditugu webgune berean. Horrela, norbere herriko hitzan sartzean beste batera berbideratzen dela ikusten lasai. Ondo ari zara eta. Hala ere, eskualdeko informazioa jaso nahi duenak ere jaso ahal izango ditu informazio lokaleko webgune guztietako albisteak batean eskualdeko webgunean ere.
-http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus
-http://lekeitio.hitza.eus (ispaster.hitza.eus eta mendexa.hitza.eus ere hemen batuko dira)
-http://ondarroa.hitza.eus (berriatua.hitza.eus ere hemen egongo da)
-http://mutriku.hitza.eus
-http://lea-hitza.info (hemen bildauko dira; aulesti.hitza.eus; munitibar.hitza.eus; gizaburuaga.hitza.eus; eta amoroto.hitza.eus)
Hitzen itxura aldaketak, BERRIA Taldeak informazioaren arloan beste pauso bat emateko asmoz osatu duen proiektuaren hirugarren hanka da. Beste biak, Berria.info berritua eta Berriketan.info euskarazko informazio eta albisteen sare soziala dira. Hiru ekimenetan irakurlearengana hurbiltzea eta, modu horretan, Euskal Herrian euskarazko informazioa ikur bilakatzea da BERRIA Taldearen helburua.