16:00etan hasiko da txapelketa udaletxean; parte hartzeko azaroaren 14rako emon behar da izena. Euskal doinuz beteko da Etxebarria azaroaren 27an Zaloaren aldeko kantu txapelketagaz. Ume, gazte zein nagusi, danek parte har dezakete Etxebarriko kantarie...
Taupadak. Horixe da Nahixan taldeak kaleratu berri duen bigarren diskoaren izena. Bigarren lanak hamar kantu dakartza, eta lehen diskoan bezala, gaur egungo egoera errealak aipatzen ditu Nahixanek: mendia, itsasoa, euskara, emakumeen aurkako indarkeria...
Osasun arazoak tarteko, Fausto Mugerza aizkolari mutrikuarrak ezingo du jokatu datorren azaroaren 19an Donezteben (Nafarroa) izango den II. Mailako Euskadiko Aizkora Txapelketako finalean. Bere ordez, haren seme Ugaitz Mugerzak kolpeko dio aizkorari, t...
Txarriboda afaria egongo da Gizaburuagan azaroaren 5ean, barikua. Izena emoteko zerrenda Herriko Tabernan dago.
Ez dira telebistako dokumental batetik ataratako irudiak hemen alboan ageri direnak. Ezta Piriniotan edo Aralar aldean ataratakoak ere. Amorotoko herrigunearen ondoan pasa den ekainean ataratako argazkiak dira; bertako baserri bateko balkoitik ikusitak...
Gorka Ostolaza geratu da bigarren 400 puntugaz; 430 bertsozale inguru batu dira frontoian. Bertsozalez bete zen domekan Aulestiko Torrezelai frontoia Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketan; 430 lagun inguru batu ziren. Ibon Ajuria ger...
Eskualdeetako webguneetatik herri webguneetara egingo du salto eskualdeko hitzak, zenbait kasutan herri bakarrarekin eta beste zenbaitetan herri elkarteen bitartez. BERRIA Taldearen proiektu berriaren baitan, Hitza.info webguneak ere itxura aldatuko du...
Leartibai Garapen Agentziak, Bilboko Ganberako Merkataritzako sailaren laguntzagaz, merkatari txikiei zuzendutako barrikuntza arloko IV. merkataritza topaketa antolatu du beste urte batez. Jardunaldia Markina-Xemeingo Esperantzako Berrikuntza Guneko eraikin barrian egingo da, datorren hilaren 11an, eguena, 14:30etik 16:30era bitartean. Bi enpresen esperientziak jendaurrera Aurreko urteko jardunaldietan egin modura, beste gauza askoren artean, aurten be Bizkaiko beste enpresa batzuen esperientzia barritzaileak eta «interesgarriak» aurkeztuko dituzte egueneko topaketetan. Hain zuzen be, Arrigorriagako Pamitxa okindegia eta Galdakaoko Modas Kobarena. «Barrikuntza ekintza interesgarriak burutu dituzten Bizkaiko bi saltokiren kasuak aurkeztukodira. Biak be denda bereziak dira, eta topaketa hauetan beraien ahotik euren negozioetan ze teknika ezarri dituzten azalduko dute. Hau da, bezeroak erakartzeko tenikei buruz berba egingo dute. Gure helburua jendea eta merkatariak gauza barriak egiteko motibatzea da. Modu horretara kontsumitzaileari zerbitzu barriak eskaini ahal izango dizkiote eta merkatu barriak erakarri», azaldu dute Leartibai Garapen agentziako arduradunek. Izena emoteko epea irekita Merkatariei zuzendutako jardunaldiak dira. «Dagoeneko bertoko merkatariak izena emoten hasiak dira. Interesa duen jende guztiak parte har dezake, ez dio axola eskualdekoa ez bada be, kanpokoa be etor daitekelako», esan dute. Parte hartu nahi duten merkatari txikiek hilaren 8a baino arinago emon beharko dute izena blarrinaga@leartibai.com helbidera posta elektroniko bat idatzita edo telefonoz 94-683 34 95 [...]
spainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte astelehenean Borja Oregi eta Eneko Ostolaza markinarrak, «autobus bati eraso egitea» egotzita. Fiskalak zazpi urte eta erdiko kartzela zigor eskaria egin du gazte bien kontra. Defentsak, ostera, absoluz...
Peruarren komunitateak antolatutako jai latinoa egongo da bihar. Kafe Antzokian gaur eta bihar egongo diren kontzertuak kontuan hartuta, musikari lotutako asteburua edukiko dute aurretik ondarrutarrek. Jai latinoa ospatzeko aukeratu duten gunea, Gaztet...
Badator erreleboa. Ibon Aldazabal zestalari berriatuarrak aste honetan egin du bere debuta profesionaletan. Floridako Dania Jai Alai frontoian izan da, azaroaren 2an. Bertan, lehenengo kinielako ordezkoa izan da, eta beste lau kiniela ere jokatu ditu. ...
Gaztetxea gazte asanbladak aurrera daraman lokala izan arren, herriko gazte denentzat zabalik dagoen gunea da». Horrenbestez laburtu dute asanbladako kideek herriko gazte guztien artean zabaldu nahi duten ideia. Gazte guztiak batuko diren eta erabiliko duten lokala izatea da asanbladaren nahia, eta hori lortzeko bitartekoak jarri nahi ditu. Horrela, azaroaren 6rako deialdi zabala egin du. Ahalik eta gazte gehien biltzea helburu duen batzarra antolatu dute, 18:00etan, Beheko Plazan. Bertan, Gaztetxearen erabileraren inguruan hitz egingo dute. «Gaztetxea denon eskura dago, ez soilik asanbladaren esku», nabarmendu nahi izan dute. Deialdiaren jatorria Urteko plangintza prestatzeko batzarrean sortutako kezka da datorren zapatuan egingo den bileraren jatorria. Plangintzarekin batera, urteko balorazioa egin zuten asanbladakoek, eta urteko egun askotan gaztetxea itxita egon dela konturatu ziren. Egindako balorazioaren arabera, gaztetxea egun puntualetan bakarrik egon da zabalik, eta asanblada izan da hari erabilpena eman dion eragile bakarra. Horren aurrean, asanbladako kideek gazteek gaztetxearen inguruan izan dezaketen ikuskera aldatu nahi dute. «Beldurrik gabe etortzera gonbidatzen ditugu gazte guztiak. Beldurrik gabe, eta inolako konpromisorik gabe. Asanbladak eta gaztetxeak nola funtzionatzen duten erakutsiko diegu, eta gero, bakoitzak erabakiko du noraino emateko prest dagoen». Asanbladaren esanetan, gaztetxeak «gauza ugari egin eta antolatzeko aukera» ematen die gazteei. Gainera, eraikinak daukan bilgune izaera nabarmendu nahi [...]