Putreek bizirik Putreek bizirik zegoen ardia jan zuten, herrigune ondoan zegoen ardia jan zuten, herrigune ondoan
Ez dira telebistako dokumental batetik ataratako irudiak hemen alboan ageri direnak. Ezta Piriniotan edo Aralar aldean ataratakoak ere. Amorotoko herrigunearen ondoan pasa den ekainean ataratako argazkiak dira; bertako baserri bateko balkoitik ikusitak...
Ez dira telebistako dokumental batetik ataratako irudiak hemen alboan ageri direnak. Ezta Piriniotan edo Aralar aldean ataratakoak ere. Amorotoko herrigunearen ondoan pasa den ekainean ataratako argazkiak dira; bertako baserri bateko balkoitik ikusitakoa islatzen dute.
Ez da azken uneko albistea, pasa den ekainekoa baino, esan den moduan, baina halan eta be, harrigarria izaten jarraitzen du. Ez sinistekoa, begien aurrean ez balego.
Kontua da putre edo sai aldra bat agertu zela zeru gainean, eta handik gitxira, baserri horren ondoko zelaira jaitsi zirela. Baserriko artaldetxoa zegoen bertan. Danak, bat ez eze, arbola baten azpira joan ziren, lehenengo argazkian ikusten den modura. Bat apartean geratu zen. Ordurako, balkoitik eta kameragaz irudiak hartzen zegoen etxeko alaba. «Ikusten genuen bakarrik geratu zen ardiari erasoka zebiltzala, baina ezin genuen ezer egin, putreen tamainua ikusita etxean geratu ginen», esan dute etxekoek. Handik hamar minutura, ardi haren hezurdura eta azal hutsa zegoen zelaian.
Kontua da ardi hori ez zegoela aldez aurretik hilda, ezta gaixorik ere. Basozainei gertaeraren barri egun berean emon zioten eta harri eta zur geratu ei ziren. Sekula horrelako gertaerarik ez ei dute ikusi.