Zazpi urte eta erdiko zigor eskaria, Oregi eta Ostolazari
spainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte astelehenean Borja Oregi eta Eneko Ostolaza markinarrak, «autobus bati eraso egitea» egotzita. Fiskalak zazpi urte eta erdiko kartzela zigor eskaria egin du gazte bien kontra. Defentsak, ostera, absoluz...
spainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte astelehenean Borja Oregi eta Eneko Ostolaza markinarrak, «autobus bati eraso egitea» egotzita.
Fiskalak zazpi urte eta erdiko kartzela zigor eskaria egin du gazte bien kontra. Defentsak, ostera, absoluzioa eskatuko du. 10:00etan hasiko da epaiketa.
Egiten dieten akusazioa 2007ko urrian Markina-Xemeinen autobus bati eraso egitea da.
Fiskalaren aldeak deituta, deklaratzera joan beharko dira asteleheneko epaiketara Eneko Etxaburu ondarrutarra, Estebe Gandiaga eta Urko Pagoaga markinarrak eta Zaloa Zenarrutzabeitia etxebarritarra.
«Torturapeko deklarazioak»
Oregi eta Ostolazaren defentsako abokatuak adierazi duenez, epaiketa honetan erabiliko duten «froga bakarra torturapean ataratako deklarazioa» da. «Ez dago benetako frogarik, deklarazio polizial hutsa da dagoena, eta hori ez da nahikoa kondena penal baterako», dio.
Ondorioz, eskatzen duten eta emon daitekeen bakarra «errugabetasuna» dela adierazi du abokatuak.
Epaiketarako autobusa
Markina-Xemeindik autobusa egongo da epaiketara joateko. Gaur da izena emoteko azken eguna. Txokoan dago horretarako zerrenda.