Gaztetxea gazte guztiek erabiltzea lortu nahi du gazte asanbladak
Gaztetxea gazte asanbladak aurrera daraman lokala izan arren, herriko gazte denentzat zabalik dagoen gunea da». Horrenbestez laburtu dute asanbladako kideek herriko gazte guztien artean zabaldu nahi duten ideia. Gazte guztiak batuko diren eta erabiliko duten lokala izatea da asanbladaren nahia, eta hori lortzeko bitartekoak jarri nahi ditu. Horrela, azaroaren 6rako deialdi zabala egin du. Ahalik eta gazte gehien biltzea helburu duen batzarra antolatu dute, 18:00etan, Beheko Plazan. Bertan, Gaztetxearen erabileraren inguruan hitz egingo dute. «Gaztetxea denon eskura dago, ez soilik asanbladaren esku», nabarmendu nahi izan dute. Deialdiaren jatorria Urteko plangintza prestatzeko batzarrean sortutako kezka da datorren zapatuan egingo den bileraren jatorria. Plangintzarekin batera, urteko balorazioa egin zuten asanbladakoek, eta urteko egun askotan gaztetxea itxita egon dela konturatu ziren. Egindako balorazioaren arabera, gaztetxea egun puntualetan bakarrik egon da zabalik, eta asanblada izan da hari erabilpena eman dion eragile bakarra. Horren aurrean, asanbladako kideek gazteek gaztetxearen inguruan izan dezaketen ikuskera aldatu nahi dute. «Beldurrik gabe etortzera gonbidatzen ditugu gazte guztiak. Beldurrik gabe, eta inolako konpromisorik gabe. Asanbladak eta gaztetxeak nola funtzionatzen duten erakutsiko diegu, eta gero, bakoitzak erabakiko du noraino emateko prest dagoen». Asanbladaren esanetan, gaztetxeak «gauza ugari egin eta antolatzeko aukera» ematen die gazteei. Gainera, eraikinak daukan bilgune izaera nabarmendu nahi [...]
Gaztetxea gazte asanbladak aurrera daraman lokala izan arren, herriko gazte denentzat zabalik dagoen gunea da». Horrenbestez laburtu dute asanbladako kideek herriko gazte guztien artean zabaldu nahi duten ideia.
Gazte guztiak batuko diren eta erabiliko duten lokala izatea da asanbladaren nahia, eta hori lortzeko bitartekoak jarri nahi ditu. Horrela, azaroaren 6rako deialdi zabala egin du. Ahalik eta gazte gehien biltzea helburu duen batzarra antolatu dute, 18:00etan, Beheko Plazan. Bertan, Gaztetxearen erabileraren inguruan hitz egingo dute. «Gaztetxea denon eskura dago, ez soilik asanbladaren esku», nabarmendu nahi izan dute.
Deialdiaren jatorria
Urteko plangintza prestatzeko batzarrean sortutako kezka da datorren zapatuan egingo den bileraren jatorria. Plangintzarekin batera, urteko balorazioa egin zuten asanbladakoek, eta urteko egun askotan gaztetxea itxita egon dela konturatu ziren.
Egindako balorazioaren arabera, gaztetxea egun puntualetan bakarrik egon da zabalik, eta asanblada izan da hari erabilpena eman dion eragile bakarra.
Horren aurrean, asanbladako kideek gazteek gaztetxearen inguruan izan dezaketen ikuskera aldatu nahi dute. «Beldurrik gabe etortzera gonbidatzen ditugu gazte guztiak. Beldurrik gabe, eta inolako konpromisorik gabe. Asanbladak eta gaztetxeak nola funtzionatzen duten erakutsiko diegu, eta gero, bakoitzak erabakiko du noraino emateko prest dagoen».
Asanbladaren esanetan, gaztetxeak «gauza ugari egin eta antolatzeko aukera» ematen die gazteei. Gainera, eraikinak daukan bilgune izaera nabarmendu nahi izan dute. «Pertsona denen ideiak ongietorriak dira, beti. Gainera, talde edota norbanako ezberdinekin gauzak antolatu edo eta ekintzak prestatzeak elkar aberasteko balio duelakoan gaude, eta bide batez, herria ere aberastu egiten dute».