Jai latinoa antolatu dute Ondarroan
Peruarren komunitateak antolatutako jai latinoa egongo da bihar. Kafe Antzokian gaur eta bihar egongo diren kontzertuak kontuan hartuta, musikari lotutako asteburua edukiko dute aurretik ondarrutarrek. Jai latinoa ospatzeko aukeratu duten gunea, Gaztet...
Peruarren komunitateak antolatutako jai latinoa egongo da bihar. Kafe Antzokian gaur eta bihar egongo diren kontzertuak kontuan hartuta, musikari lotutako asteburua edukiko dute aurretik ondarrutarrek.
Jai latinoa ospatzeko aukeratu duten gunea, Gaztetxea izan da, eta 13:00etatik aurrera ekingo diote egunerako prestatutako ekimenei. Musika entzuteaz gain, Peruko janaria dastatzeko aukera ere egongo da.
Ez da, hala ere, lehen aldia, berton bizi diren perutarrak eta ondarrutarrak biltzen dituen jaialdia antol atzen dutela. Udan egin zuten mota horretako lehen jaia, eta emaitza ikusita, bigarrena egitera animatu dira. Aurrekoan modura, batzen duten dirua, euren komunitatean gaixorik daudenentzako erabiliko dute.