Merkatari txikiei zuzendutako topaketak egingo dira datorren astean
Leartibai Garapen Agentziak, Bilboko Ganberako Merkataritzako sailaren laguntzagaz, merkatari txikiei zuzendutako barrikuntza arloko IV. merkataritza topaketa antolatu du beste urte batez. Jardunaldia Markina-Xemeingo Esperantzako Berrikuntza Guneko eraikin barrian egingo da, datorren hilaren 11an, eguena, 14:30etik 16:30era bitartean. Bi enpresen esperientziak jendaurrera Aurreko urteko jardunaldietan egin modura, beste gauza askoren artean, aurten be Bizkaiko beste enpresa batzuen esperientzia barritzaileak eta «interesgarriak» aurkeztuko dituzte egueneko topaketetan. Hain zuzen be, Arrigorriagako Pamitxa okindegia eta Galdakaoko Modas Kobarena. «Barrikuntza ekintza interesgarriak burutu dituzten Bizkaiko bi saltokiren kasuak aurkeztukodira. Biak be denda bereziak dira, eta topaketa hauetan beraien ahotik euren negozioetan ze teknika ezarri dituzten azalduko dute. Hau da, bezeroak erakartzeko tenikei buruz berba egingo dute. Gure helburua jendea eta merkatariak gauza barriak egiteko motibatzea da. Modu horretara kontsumitzaileari zerbitzu barriak eskaini ahal izango dizkiote eta merkatu barriak erakarri», azaldu dute Leartibai Garapen agentziako arduradunek. Izena emoteko epea irekita Merkatariei zuzendutako jardunaldiak dira. «Dagoeneko bertoko merkatariak izena emoten hasiak dira. Interesa duen jende guztiak parte har dezake, ez dio axola eskualdekoa ez bada be, kanpokoa be etor daitekelako», esan dute. Parte hartu nahi duten merkatari txikiek hilaren 8a baino arinago emon beharko dute izena blarrinaga@leartibai.com helbidera posta elektroniko bat idatzita edo telefonoz 94-683 34 95 [...]
Leartibai Garapen Agentziak, Bilboko Ganberako Merkataritzako sailaren laguntzagaz, merkatari txikiei zuzendutako barrikuntza arloko IV. merkataritza topaketa antolatu du beste urte batez.
Jardunaldia Markina-Xemeingo Esperantzako Berrikuntza Guneko eraikin barrian egingo da, datorren hilaren 11an, eguena, 14:30etik 16:30era bitartean.
Bi enpresen esperientziak jendaurrera
Aurreko urteko jardunaldietan egin modura, beste gauza askoren artean, aurten be Bizkaiko beste enpresa batzuen esperientzia barritzaileak eta «interesgarriak» aurkeztuko dituzte egueneko topaketetan. Hain zuzen be, Arrigorriagako Pamitxa okindegia eta Galdakaoko Modas Kobarena.
«Barrikuntza ekintza interesgarriak burutu dituzten Bizkaiko bi saltokiren kasuak aurkeztukodira. Biak be denda bereziak dira, eta topaketa hauetan beraien ahotik euren negozioetan ze teknika ezarri dituzten azalduko dute. Hau da, bezeroak erakartzeko tenikei buruz berba egingo dute. Gure helburua jendea eta merkatariak gauza barriak egiteko motibatzea da. Modu horretara kontsumitzaileari zerbitzu barriak eskaini ahal izango dizkiote eta merkatu barriak erakarri», azaldu dute Leartibai Garapen agentziako arduradunek.
Izena emoteko epea irekita
Merkatariei zuzendutako jardunaldiak dira. «Dagoeneko bertoko merkatariak izena emoten hasiak dira. Interesa duen jende guztiak parte har dezake, ez dio axola eskualdekoa ez bada be, kanpokoa be etor daitekelako», esan dute.
Parte hartu nahi duten merkatari txikiek hilaren 8a baino arinago emon beharko dute izena blarrinaga@leartibai.com helbidera posta elektroniko bat idatzita edo telefonoz 94-683 34 95 zenbakira deituta.