Ibon Aldazabal zestalariak asteon egin du debuta profesionaletan
Badator erreleboa. Ibon Aldazabal zestalari berriatuarrak aste honetan egin du bere debuta profesionaletan. Floridako Dania Jai Alai frontoian izan da, azaroaren 2an. Bertan, lehenengo kinielako ordezkoa izan da, eta beste lau kiniela ere jokatu ditu. ...
Badator erreleboa. Ibon Aldazabal zestalari berriatuarrak aste honetan egin du bere debuta profesionaletan. Floridako Dania Jai Alai frontoian izan da, azaroaren 2an. Bertan, lehenengo kinielako ordezkoa izan da, eta beste lau kiniela ere jokatu ditu. Medrano filipinarra, Xabat, Cancio eta Zulaika eduki ditu Aldazabalek aurreko koadroetan bikotekide lehenengo kiniela horietan.
Erretiratu barria den Felix Espilla zestalari ospetsuaren iloba da Aldazabal. Bere anaia Aimar, era berean, jada profesionala da, Master Jai enpresagaz. Aldazabal anaien aita zena, Felix ere, Berriatuko zesta-punta klubeko zuzendaritzako kidea izan zen urteetan. Bere memoriala izaten da, hain zuzen be, azken urteotan, Desanexio Txapelketa.