Bost zamarrontzi erreta, Artabiden
Barikutik zapaturako goizaldean bost zamarrontzi erre ziren Artabide kalean, Euskadiko Kutxaren parean. Horietatik lau kiskalita geratu ziren, eta beste bat zati batean erreta. Ondoko eraikineko fatxada keak belztuta geratu zen lehenengo solairuraino. ...
Barikutik zapaturako goizaldean bost zamarrontzi erre ziren Artabide kalean, Euskadiko Kutxaren parean. Horietatik lau kiskalita geratu ziren, eta beste bat zati batean erreta. Ondoko eraikineko fatxada keak belztuta geratu zen lehenengo solairuraino. Ez zen egon bestelako kalterik. Ertzaintzak jakitera emon du oraingoz ikerketa zabalik daukala sutea nahita eraginda piztu ote zen ala ez jakiteko.