Eguraldi txarra eta umore ona izan ditu ezaugarri Umeen Egunak
Eguraldi txarra zegoen iragarria eta halaxe egin zuen. Horrek ez zuen, ordea, Lea Ibarreko Umeen Eguna zapuztea lortu. Frontoia jai gune bihurtu zen, domekan. Bertan ziren tailerrak, baita puzgarriak eta bestelako jolasak ere. Umeek txaketa soinea...
Eguraldi txarra zegoen iragarria eta halaxe egin zuen. Horrek ez zuen, ordea, Lea Ibarreko Umeen Eguna zapuztea lortu.
Frontoia jai gune bihurtu zen, domekan. Bertan ziren tailerrak, baita puzgarriak eta bestelako jolasak ere. Umeek txaketa soinean erabili zuten arren, jolaserako gogoa galtzen ez dutela erakutsi zuten, eta eguerdian ez ezik, arratsaldean ere frontoira jende dexente hurbildu zen. Antzerkia ikusi eta tabernan txokolatea janda bukatu zuten eguna.